Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2023

BatuArte jaio da!

Irudia
"BatuArte, musikatik arte hezkuntzara" jaio da!. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxetan Arte Hezkuntzak orokorrean, eta musika irakasgaiak zehazki, bizi duen egoera gero eta latzagoa dela ikusita, Musika Hezkuntzako irakasle guztiok elkartzeko garaia heldu dela uste dugu.  Lehenengo pausuak jada emanda daude: - Hasierako talde eragilea sortuta - Musikako irakasleen egoera eta kezkak ezagutzeko galdetegia zabaldu genuen, ondorioak eta iritziak argitaratu ditugularik. Bide eta lan sendoa egin ahal izateko, momentuz, bi baliabide sortu ditugu. Batetik  BATUARTE BERRIAK telegrameko difusio kanala. Honetara harpidetuz gero, taldearen berriak plazaratu bezain laster jasoko dituzu. Animatu!! Eta besterik BatuArte SITEA , bertan egindako galdetegiaren emaitzak eta ondorioak, nortzuk garen, gurekin harremanetan nola jarri, nola har dezakezuen parte, beste erkidegoko ekimenak,... eta nola ez, ematen joango garen pausuak, hortxe irakurgai eukiko dituzue. Gure bidea norantza eraman

Escape Rooma bukatuta!

Irudia
Bueno ba, berez "sasi escape rooma"da, baino jada bukatutzat ematen dut. Ideia, 2., 3. maila batean erabiltzea da, baina hori beti ere ikasleen arabera.  Nik datorren ikasturtera arte ezin izango dut frogatu, baina zuetariko baten batek erabiltzen badu, eta zeozer aldatzeko edo hobetzeko proposamenik badu, bota!!

"Pink Panther" Escape room , ikastaroa

Irudia
Ikastaroan egin beharreko escape roomaren lehenengo pausuak

MUSIKA HEZKUNTZAREN DUINTZEA

Irudia
Askotan entzun dugu musikak duen garrantzia pertsonaren garapenerako, eta horrela islatzen da curriculumean; aldiz, ez dator bat hezkuntzan musikari eskaintzen zaion denbora eta garrantziarekin. Hau dela eta, kezkaturik gauden irakasle talde bat bildu gara honi irtenbide bat emateko asmoz. Horretarako prestatu dugun galdetegi honi erantzutea eskertuko dizuegu, 5 minutu eskatuko dizkizu soilik eta guretzat oso lagungarria izango da. Zure ikastetxean musika-irakasle izandako lankiderik edo ezagunik izanez gero, mesedez galdetegia helarazi. Lasarteko musika mintegitik abiatutako ekintza. ZABALDU!!

Martxoak 8

Irudia
Berandu bada ere, hemen duzue Martxoak 8rako materiala gauza berriak gehituta. Batetik @Hegoak-astinduk  euskaraz egindako "Nor da nor?" jolasa, eta bestetik Donostiako Musika eta Dantza eskolak sortutako "Emakumeak musikariren historian" eta "Ausartu" abestia!. Bi lan interesgarri eta bikain eginda.  

Danbor nagusia izan nahi duzu?

Irudia
"Doremi Musika Bizi!!! " blogan, Danborrada lantzeko material polit eta erabilgarri hau gure esku jarri dute. Betiko moduan, material bikaina. Bizkaitarrontzako erronka majua da, "Donostiako martxa" bai lantzen ohi dugu, baina askoz gehiago, nik behintzat ez. Beraz, Donostiako danborradan lantzen diren beste kanta batzuetan murgiltzeko aukera paregabea. Mila esker Ana Huarte eta taldea Donostiako martxarekin sikeran animatzen bazarete, hona hemen Antton Jauregiren  erritmogramaren bideoa Mila esker Antton!