Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2022

Udaberria heldu da

Irudia
Udaberria heldu delaren aitzakiarekin, H.Hezkuntzan gaia lantzeko materiala bildu dut: abestiak, dantzak, puzzleak, memoryak, entzumen aktiboa lantzeko ariketa... danetik pixka bat. Irudietan klikatu ea zer irtetzen den!

Irratirako iragarkiak

Irudia
 6. mailako ikasleek gure eskolako irratirako iragarkiak prestatzen ibili dira. Oso lan polita egin dute. Esan genuen bezala, eskolako irratian entzungai eukiko dituzue, badakizue ostiralero saio berri bat egiten dela. Horretaz gain, SOUNDCLOUDen sortutako iragarki guztiak playlist batean entzungai dituzue.                                            SOUNDCLOUD                                            Eskolako irratia Erabilitako materiala

Elmer eta ostadarra

Irudia
Mintegikidea den Idoia Alonsok, Iralen, beste bi lankideekin prestatutako "Elmer eta ostadarra" ipuinaren podcasta oinarritzat hartuz, honen inguruko hainbat ekintzako Geniallya sortu dut. H Hezkuntzan lantzeko aproposa. Memory eta Elmer margotu CUENTO ELMER Geniallytik atera ditut. Berrerabili ahal diren Geniallyak gure lana errazten dute. Hau ere berrerabili daiteke eta norberaren estilo eta beharretara egokitu, animatu.

Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!

Irudia
Aurten bai, KORRIKA badator!! Orain bi urte Korrika barik gelditu ginen, baina aurtengoa jada prest dago.  Beti bezala beharko dugun material guztiak klik batean.  Abestiaren koreografia ikasiko dugu, baita leloa zeinu hizkuntzaz ere. Azken hau oraindik ez dugu, laster eukitzea espero dut. Petoa hartu, zapatilak prestatu eta apirilaren 6an gure txanda!!  TIPI TAPA, TIPI TAPA... Mila esker AEK egiten duzuen lanagatik