Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2022

Dance Monkey

Irudia
 6. mailan lantzen hasiko garen abestia "Dance Monkey". M.tresnekin, boomwhackersak erabiliz, eta g.perkusioaz ere landuko dugu.

Agate Deuna 2022

Irudia
 2. Ebaluazio honetan ezin Agate Deuna ahaztu. Nahiz eta oles egitera kalera ez irten, eskolan bertan, era batean edo bestean, ospatuko dugu. Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Oles, Oles" abestia gure errepertorioan gehituko dugu.  Oso polita eta ikasteko erraza, ikusiko duzue!. Por txierto, "bideoak" atalean zeinu hizkuntzako bertsioa dago, lehengo urtean topatutakoa. Baten batek zeinuak jarri dituen neska ezagutzen badu, mesedez esan bere izena bertan aipatzeko eta eskerrak emateko.

Wild Symphony (animalien sinfonia)

Irudia
Urteko lehenengo sarrera| Hilabete honetan BOSak antolatutako kontzertua dugu. Egoera ikusita, ez dakit nik joaten lortuko dugun ala ez. Baina proposamena eta gaia izugarri gustatu zitzaidanez, eta aukera asko ematen dituenez, era batean edo bestean landuko dugu. M. Tresnak eta animalien binomioa lantzeko, betidanik, Saint Saensen "Animalien iƱauteria" euki dugu. Oso material ona benetan. Ba oraingoan, Dan Brownek m.tresnak eta animaliak lantzeko beste aukera bat eskaintzen digu, oso interesgarria ere. Jatorrizko materiala ingelesez dago, eta liburua gaztelera itzulita dago ere, oso ilustrazio politak ditu, erosteak merezi du. Beraz, erronkarik handiena liburuan agertzen diren poemak, euskarara moldatzea izan da. Ez dut itzulpen literara bilatu, nahiko librea izan da. Nahiz  eta orain materiala publikatu, testuetan aldaketak egongo dira, ziur. Euskarara moldatzeko lan itzel honetan, Oihane Anzorandia mintegikidea laguntzaile daukat, eskerrak!! Mila mila esker hemendik ere. Be