Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2019

Moises!!

Irudia
Gaur arratsaldean MªJesus Caminok bere " Clase de música 2.0 " facebookan hauxe jarri du:  " ¡¡¡¡Por fiiiin!!!! “Moises” una herramienta para separar la voz del acompañamiento en una canción."  Zer egin dut nik ariñeketan? frogatu, noski. Ba bai! perfektua ez da, baina Audacityn edo beste editore batekin egindako frogeki  konparatuta... ni color! Benetan aukera ona oraingoa. Aukera ezberdinak ditu: Abotsa eta akonpañamendua banatu, abotsa, bateria, baxua...  Erabiltzea zaila? bat ere ez, sinple- sinplea. Abestia aukeratu, igo edo You Tubetik hartu, aukeratu egin nahi den banaketa, eta listo! deskargatu eta emailean jasoko duzue. Benetan, froga egin eta esango didazue!!

"Lau teilatu" zeinu hizkuntzaz EITBmaratoirako

Irudia
 Aurtengo EITBmaratoirako "Lau teilatu" abestiaren bertsioak eskatzen zituztela enteratu ginenean, 2017. urtean zeinu hizkuntzaz prestatutako bertsioa , Itoiz eta EH Sukarra, burura etorri zitzaidan. Lanaren zati handi bat eginda dugu! zergatik ez guztion artean gure bertsioa egin eta bidali?. Esan eta egin, irakasle zein ikasle guztiak lanera!. Abestiaren zatiak mailaka banatu, ikasi, grabatu, editatu, baimen guztiak elkartu eta bidali.  Gaur goizean..sorpresa! bidalitako bideoa publikatuta! Berriro ere elkarlanaren emaitzak itzelak dira.

HHezkuntzarako baliabide gehiago

Irudia
Jarraian Antton Jauregik elkarbanatu berri duen materiala duzue. Askotan, H.Hezkuntzan zer landu, nola.... zalantzak ditugu. Hementxe kristolako lana abesti, jolas... piloaz. Mila esker Antton!! Hemen usten dizuet ere, nik batutako eta sortutako H.Hezkuntzarako materiala. Ea guztion artean gauza politak egiten ditugun, animatu!

Bizi dantza!!

Irudia
Nahiz eta "de secano" jarraitu, ezin  komentatu barik  utzi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkenengo proiektua. Zein polita!, zenbat oroimen! zenbat aukera berri! (eta momentuz ezin burutu) benetan primerako lana.  Bi diska ezberdin, biak dantzak, lehenengoa "Bizi dantza", abesti berriak betiko dantzekin dantzatzeko: Martxa, Txapeloaz, esku dantza..... eta bigarrena "Irri dantza", gure pailazoek sortutako edo urtetan abestutako abesti-dantzak: Zazpikoloro, zapataria, ipurdikoen dantza, trikitixa... Beste lan bikain bat, gauza asko egiteko aukera ematen duenak. Musikako andereño eta maisuak, aprobetxatu eta gozatu!!! 

Abestiak sortzen 2019

Irudia
Aurten "de secano" nagoenez, beste gauza batzuen artean IKTn inguruko graduondoko bat egiten nabil, oso gustora, por txierto!.  Hainbat lan egin behar ditugu, eta horien artean arazo-egoera bat prestatu behar izan dugu, konpetentzia digitala oinarritzat hartuz. 2014an sortutako lantxo bat hartu dut ideia modura eta hortik abiatuta lana garatu dut. Irakaslearentzako atalean dago jardueraren planteamendua eta, lan honen gakoa. IKTak eta konpetentzia digitalaren garrantziaz eta lantzeko beharraz jabetzen hasi behar gara, gustatu ala ez hor daude, eta gelditzeko etorri dira.

Martxoak 8

Irudia
Lehengo urtean, Martxoak 8rako, hasitako proiektua, "Konplize ditut eta"  eskola osoa zeinu hizkuntzaz egitea, bukatu egin dugu.  Izugarrizko lana egin ostean hemen daude sortutako bideoa eta material guztia.  Hau bai hau elkarlana!!  1.Bideoa, ikastekoa 2. Bideoa, egindakoa

Herramena digitalak

Irudia
Jarraian, oso erabilgarriak diren aplikazio eta plataformen taula periodikoa. Aukera eta estilo askotakoak eta ezberdinak, bakoitzak jakingo du zer behar duen eta zertarako, beharren arabera. Baina aukerak eskura eukitzea primeran dago. Gure kasuan bideo eta audio editore baten bat gehituko nituzke (doakoak), baita partiturak sortzekoak, asko konplikatu barik eta erabiltzeko errazak: Musescore     Noteflight     Bandlab         Openshot       Ytmp3         You tubeko bideoak deskargatzeko edo mp3ra bihurtzeko. Eta, nola ez, Wix  plataforma, sortzen dugun materialaren soporte moduan. @andreaoviedov Animatu eta trasteatu!