Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018

"Soundcool" Ikastaroa

Irudia
Ikasturte berria lan berriak!. Baina naiz eta gelatik kanpo egon, mintegitik datozen berriak eta jarraitzen ditudan blogak egunean "mantentzen" naute, Ana Petrirena eta bere musikarma , potente hasi da beti bezala: Bere bideoak itzel politak, poxpolinarekin hasi (zu ausarta!), erdi aroa.... beti bezala lan fin-fina. Eta Itziar Matanzas eta bere Musikakueto : kontzertuak, sorgiƱen gaua, egungo euskal musika (lan bikaina egin duzuena)..hau ere, nola ez " de 10". Gehiago daude baina ondiƱo hotz xamar, ea animatzen diren!. Ni "lugorri" nagoen bitartean konektatuta jarraitzen saiatuko naiz, eta atzo eskolako musika maisuak, zelako inbidia!!!, komentatu zidan ikastarotxo baten berri ematera natorkizue, ni jada apuntatu naiz.  Bizkaiko berritzegune nagusiak antolatutako SOUNDCOOLaren ingurukoa. Ea zelan dagoen!

Laster arte!

Irudia
Ikasturte amaiera heldu da eta aurten, honekin batera aldaketak! ez dakigu iƱoiz onerako edo txarrerako, nik beti onerako direla esaten dut, beraz baikorra izango naiz.  Esan dizuedanez, datorren ikasturtean ez naiz zuen musikako andereƱoa izango, eskolan jarraituko dut, baina beste zeregin batzuetan. Beste irakasle jator bat etorriko da, hori ziur!! eta berarekin nirekin bezala edo hobeto pasatuko duzue, ziur ere! Beraz, kostata, izugarri gustatzen zaidan lana eta ondorioz, zazpi urtetan nire "gelako liburua" bihurtu den blog hau, momentuz, mugimendu eskasa eukiko du. Mila mila esker nire ikasle guzti-guztiei eman dizkidazuen momentuengatik, zeuen pozak, haserreak, tristurak eta muxutxuak nirekin konpartitzeagatik. Eta bloga jarraitzen duzuenei ere, mila mila esker, niretzako bakarrik hasi zen proiektu bat, guztiona egiteagatik. Hementxe dituzue egun hauetan ikusten egon garen bideo mordoa. Eskurago ezin dizkizuet jarri! Nola handitu zareten!!! 

"Euskal rapa" KUETO eskolan

Irudia
Setaoko KUETO eskolan , "Euskal rapa" proiektua aurrera eraman dute. Lan bikaina egin dute benetan. Hemen duzue haiek egindako lana, ZORIONAK!!!

Munduko Jolasak ospatzen

Irudia
Lehengo ostiralean MUNDUKO JOLASAK ospatu genituen. Jada hirugarren urtea. Aurten ez gara oso urrun joan, etxean gelditu gara, EUSKAL HERRIKO josalak, dantzak, abestiak eta m.tresnak landu ditugu. Ia bi hilabetez, musikan eta gorputz hezkuntzan lanean jardun ostean, eguna heldu zen. Ederto baten pasatu genuen, nahiz eta egun euritsua euki eta gimnasioan ospatu. Berriro ere ikasle eta irakasleen arteko talde lan bikaina. Esker bereziak eman nahi dizkiet gorren PTei, beti hortxe egoteagatik, lanerako prest, eta Manuelari prestakuntzan laguntza paregabea izan delako. Mila mila esker! Eta nola ez, nire ikasle guzti-guztiei lan itzela egin duzuelako! Hementxe bideo eta argazki mordoa!! Gozatu!! DANTZAK ABESTIA     HERRI KIROLAK ARGAZKIAK

"Euskal rapa" material guztia

Irudia
Dakizuenez, lehengo astean Musika IX.jardunaldia ospatu egin zen, eta bertan parte hartu nuen. Berritzegunean baimena eskatu ostean, hementxe dago hitzalditxoaren bideoa. Honekin amaiera ematen diot "Euskal Rapa" proiektuari.  Azkenean, tontakeri batekin hasi zena, guztion lanarekin proiektu ederra bihurtu da.  Mila esker, nire 6.mailako ikasle guztiei hain ondo eta gustura lan egiteagatik, La Basuri ikasleen motibazioa handitzeagatik eta errealitatearekin lotzeagatik, Aixerrotako ikasle eta irakasleari, Ainhoa, rapen zuzenketak egiteagatik.  Zorionak denoi eta mila esker!!

Musika Jardunaldia 2018

Irudia
Gaur IX. Musika jardunaldia ospatu da, urtero bezala Bilboko J.C Arriaga konserbatorioan. Eta berriro ere, gauza oso interesgarriak. Guztion lanarekin egiten den jardunaldia da hau, eta aurten nire lanaren zatitxo bat aurkeztea ere tokatu zait. Urduritasuna pasata hona hemen zerekin gelditzen naizen, hausnartzeko eta buruan bueltatxo batzuk emateko.      -REGGIO EMILIA metodologiaren kasu erreala Azpeitiko       ikastolan.  Lehenengo pausua eskola osoa anbientetan banatzen hasi eta protagonista umea. Gehiago irakurri eta jakiteko gogoarekin gelditzen naiz, beraz seinale ona!. Gehiago irakurtzeko : LA MALETA DE LOS SUEƑOS Tesis hau ere interesgarria: "ENFOQUE REGGIO EMILIA Y SU APLICACIƓN EN..."       -LUTHERIAREN LANTEGIA: Oso ideia ona Luthierraren lana ezagutzeko eta norberak bere musika tresna egiteko. Nahiz eta DBHrako aurkeztu, 3. ziklo batean ere egingarria ikusten dut. Prezioa agian gure errealitaterako... agian... erabilgarritasuna ere kontutan hartu be

"A dog,s life" Uztaiekin

Irudia
Musika zineman lantzen jarraitzen dugu, eta oraingoan zinema mutuan gelditu gara. Charles Chaplinen "A dog,s life" filman agertzen den musika erabili dugu ekintza hau burutzeko. Musika mintegian plazaratutako proposamena izan da hau. Ideiak beti nonon!!

"Erre zenituzten sorgiƱen" zeinu hizkuntzaz

Irudia
Munduko jolasak proiektuan buru belarri gaudela, ikasten ari garen abestiarako zeinuak prest ditugu. Berriro ere, lan izugarria.  Lau  ikasturte dira, eskolan lantzen ditugun abestiak zeinu hizkuntzaz ere prestatzen hasi ginela. Badakit batzutan ez dudala lan erraza eskatzen, baina ez naiz nekatuko esaten, hauxe da benetako elkarlana. Mila mila esker!!! Gogoratzen dizuet, hementxe dituzuela momentura arte zeinu hizkuntzaz prestatu ditugun abesti guztiak

Musika eneak

Irudia
Antton Jauregik bere materiala handitzen doa, oraingoan txirulazaleentzako material bilketa berria sortu du, dena eskura. Hona hemen bere baterial guztiak ondo baino hobeto batuta. 

"Munduko jolasak", E.Herria

Irudia
Hirugarren urtea izango da, gorputz hezkuntza eta musika arloetan  MUNDUKO JOLASAK  proiektua aurrera eramaten duguna. Amerika, Europa, eta oraingoan etxean geldituko gara, E.Herriko jolasak, dantzak, eta abestiak landuko ditugu. Materiala, prest daukagu, oinarria noski, falta dena, Aste Santuan bueltan guztion artean osatu beharko dugu eta.

2. ebaluazioa

Irudia
2.ebaluazioa bukatu berri dugu, LAN TA LANen duzue, beti bezala, egindako hainbat lan. Oporretatik bueltan azkenengo txanpa!!

Non daude nire lagunak? zeinu hizkuntzaz

Irudia
Durangoko azokan erositako Kurkuluxa elkartearen   "ONGI ETORRI LAGUN" diskatik, "Non daude nire lagunak?" abestia ikasten gaude 1.mailan. Zeinu hizkuntzaz prestatu genuen baita bideoa grabatu ere, baina karaokea.....falta zitzaigun!!! Gabi De La Mazari , berriro ere, emaila bidali nion atzo faborea eskatzen, eta berriro ere ti ta batean prestatu du. Bi bideoen lotura da emaitza. Taldeko lan bikaina! Mila mila esker Gabi egindako lanagatik!!

5.mailako lanak

Irudia
"Erakusketa bateko margolanak" proiektuarekin ibili gara 5. mailan, oso gustora egia esanda, uste nuena baino askoz hobeto. Aste honetan lana grabatzea tokatzen zaigu, eta 5.D.1 taldean jada lana egin dugu. Datorren astean, aurkeztu, Kahoota egin eta oporrak! Hezkuntza greba egunak direla eta, 5.D.2n pixkat atzeratuta ibiliko gara. Baina prest daudenean, erakusgai jarriko ditugu, noski! Momentuz sortutakoarekin oso pozik nago, lan bikaina!

6. mailako Padletak

Irudia
6. mailan, " GURE FAMILIAKO MUSIKA "rekin gora eta behera ibili gara. 4 astetan burutu behar izan dute lana, eta denak, era batean edo bestean, lana bukatu dute. Oso gauza interesgarriak irten dira. Lan bikaina!

AC/DC eta Zineman!

Irudia
Klasean grabatzen ditugun ekintzak  LAN TA LAN en jartzen ditut, baina badaude batzuk, niretzat behintzat, sarrera aparte merezi dutenak. AC/DC eta ZINEMA ekintzen kasua da hau. Oso ekintza politak, motibagarriak eta dibertigarriak irteten dira beti. Aurten, nola ez, ere!! 4. mailan AC/DC  "Back in Black" 3. mailan "Zineman!"

Konplize ditut eta, MARTXOAK 8

Irudia
Aurreratu nizuen bezala, aurtengo MARTXOAK 8rako "Konplize ditut eta" abestia lantzen hasiko gara. Hementxe duzue, beti bezala, behar dugun material guztia elkartuta.

Musikako blog berria

Irudia
Zorionez, Euskal Herriko musikako blogak gero eta gehiago dira, hona hemen beste bat, orain dela gutxi hasita, baina bidea hartzen doana, hori da garrantzitsuena! Amaia Errazkinek sortutakoa da, MUSIKABIDELAGUNARAIA. Ongi etorria eta animo proiektu polit berri honekin!!

Martxoak 8

Irudia
Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!! Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria. "KONPLIZE DITUT ETA" abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu. Mila, mila esker gure andereƱoei, beti prest!!!

HHrako materiala

Irudia
Koloreak lantzeko abestiak, ipuinak, jolasak...prest ditugu. Baita "animalien ibilketa" lana berriztuta ere.

Musika zineman

Irudia
Hasi gara zineman murgiltzen. Batzuk, abesten, beste batzuk dantzatzen edo m.tresnak jotzen. Gai polita!

Basurto iƱauterietan

Irudia
Gaur iƱauteriak ospatu ditugu eskolan eta ederto pasatu dugu abesten eta dantzatzen. Orain egun batzuk deskantsatzeko!

Entzun eta sentitu

Irudia
"Entzun eta sentitu" aspaldikoa bada ere, flashetik htmlra pasatu behar izan dut, bideoak jada ezin ziren ikusi. Aitzakia aprobetxatuz, musika batzuk aldatu ditut, eta jatorria ere gehitu diot, alegia, MĀŖJesĆŗs Caminoren ideia eta materiala.

Agate Deuna 2018

Irudia
Lehengo ostiralean, Agate Deuna ospatu genuen eskolan. Nahiz eta kalera abestera ezin irten, eguraldiak argi eta garbi utzi zigun, patioan elkartu giƱen, eta ozenki abestu genituen gure abestiak.

Euskal eskola publikoaren alde

Irudia
Ni ere EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE!!  "Apustu sendoa egiten dugu herritar guztiontzako hezkuntza inklusiboaren alde, hau da, eskola publikoa guztiontzat izan dadila. Halaber, gure ustez hezkuntza publikoa kohesio sozialaren funtsezko elementua da eta beharrezkoa da lan egitea pertsona guztien inklusioaren aide gizarte honetan."                 Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataforma

"Harparen bila" BOSaren kontzertua

Irudia
Gaur goizean, nahiz eta eguraldi txarra egin, Sarrikora hurbildu gara Musika Konserbatoriora, BOSaren kontzertuarekin gozatzera, eta bai, aurten ere, gozatu dugu, eta nola!! oso ondo pasatu dugu, entzuten, ikusten eta abesten. Datorren urtean berriro, ezta?

Basurtoko rapak!

Irudia
Hemen daude zuek prestatukako rapak! bidea luzea izan da, baina oso oso interesgarria. Azaroan hasitako " EUSKAL RAPA " proiektua amaitzear dago, aste honetan ebaluazioa, Kahoota, galdetegia eta listo. Egia esanda, sortu dituzuen rapak, eta egin ditugun grabaketak ez nituen espero. Zoragarria izan da!!! Poz-pozik nago eta badakit zuek ere berdin zaudetela. Hementxe dituzue zuen lanak, raperoak!!! Zorionak guztioi egindako lanagatik, eta grabaketetan hain ausartak izateagatik, benetan. Eta ez dut ahaztu nahi " La Basu ", eskolara etorri izatea proiektu hau burutzeko oso oso baliagarria izan da eta. Mila esker!!!

DOREMIKA eta MANON Opera

Irudia
Asteartea, ekintzez betetako eguna izan zen. Goizeko 9etan hasi eta gaueko 9etan bukatu! Goizez, 3. eta 4.mailako ikasle eta irakasle, BBK aretora joan giƱen  DOREMIKA kontzertuaz gozatzera. Ederto pasatu genuen, eta akordeoiari buruz, zeozer gehiago, jada badakigu. Hementxe argazki eta bideo batzuk. Bestetik, OPERA proiektuarekin bukatzeko gauzatxo bat, garrantzitsuena, falta zitzaigun. Arratsaldeko 6:15ean, 6. mailako ikasle batzuekin Euskalduna jauregira hurbildu giƱen, eta ABAOko Aitziberren eskutik aurrentseguaren barrukoak erakutsi zizkigun: jostunak, makillajea, hileapaindegia...eta dana martxan!!! izugarria mugimendua, jendea gora ta behera, mozorratuta, eta makillaje eta peluka bereziekin. Benetan opera batek behar duen guztia, edo gehiena ikusi genuen. Agertokia prest, atrezzoarekin... ez zen ezer falta. Eta gero, entzutera.  Mila esker, Aitziber, Arrate, ABAO, horrelako aukera emateagatik. Errepikatuko dugu, ziur. Bideoarekin gozatu!!

Datozen kontzertuak

Irudia
Urtea potente hasiko dugu, bai. Aste honetan azaldu dizuedan bezala, datozen asteetan hainbat kontzertu eukiko ditugu. Hementxe doa, daukagun informazioaren laburpena. DOREMIKA. Bilboko akordeoi orkestra sinonikoak eskainiko digu. BBK aretora joango gara 3. eta 4. mailako ikasleekin batera. Noiz? urtarrilak 16an, asteartean. Zer entzungo dugu bertan? informazio hori....sorpresa omen da! ABAO. Egun horretan bertan, urtarrilak 16, baina arratsaldez, 6. mailan  lantzen ari garen OPERA proiektuaren barruan, aurrentsegura joango gara. Ikusi eta entzungo dugun opera Masseneten  MANON. BOS. Eta, momentuz, bukatzeko, urtarrilaren 25ean, 1.mailatik 5.mailarako ikasleok Sarrikoko kontserbatoriora joango gara, urtero BOSak prestatzen duen kontzertu didaktikora. Esan dizuedan moduan, aurtengo protagonista ARPA da. Hona hemen zer entzungo dugun, eta zer ikasi behar dugun! Mila esker Itziar, Musikakueto,  prestatutako lanagatik. Momentuz diƱot, Agate Deuna eta iƱauteri