2.ebaluazio honetan, 6.mailako ikasleek koreografoen lana egitea aukeratu dute. Lan handia dute aurretik, eta bidea errazteko hemen duzue, beti bezala, nire laguntza: zer egin, nola, non bilatu informazioa, lana egiteko epea...Pazientzia eta animo!!
Gaur goizean sorpresa ederra hartu dut, musika gelako atea zabaltzerakoan. Sekula berandu ez dela esaten da. Nahiz eta niri oso luzea egin, 3 urterako bidean geunden, gelako kortinak aldatu eta hormak margoztu dizkigute!! Beharra bageneukan, bai. Hemen ikus dezakezue, nola zegoen eta orain nola dagoen. Mila esker Olentzero!!!