Mezuak
Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2016
"Vaya orquesta" kontzertua
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Aurten, andereño Ziortzarekin, Bilboko J.C.Arriaga kontserbatoriora joan zarete, BOSaren kontzertua ikusi eta entzutera. Asko gustatu zaizuela esan didate, izugarri pozten naiz. Hauxe da andereñoak egindako laburpentxoa: "Pasadan ostegunean 3., 4. eta 5. mailakoek goiz oso dibertigarria pasatu genuen, Bilboko J.C.Arriaga kontserbatorioan. Euritan blai metroa hartu eta tipi-tapa ODAIKO perkusio taldeak BOS ekin batera prestatu zuten "Vaya orquesta" kontzertua entzutera joan ginen. BOSaren soinu tresnak eta ODAIKOren perkusio tresnak elkartu eta izaugarri gozatu genuen musika eta erritmoak dantzatzen. Gustora bueltatuko ginateke!!" ARGAZKIAN KLIKATU
Chrome Music Lab
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Atzo, Clase de Música 2.0 blogan bitxikeri honekin topo egin nuen. Musika, gehiago edo gutxiago, mundu guztiari gustatzen zaio. Horregatik, Chrome Music laben helburua, musika, era erraz batean, nola sortzen den jabetzea edo ohartzea da. Hau lortzeko hainbat esperimentu, batzuk oso interesgarriak, proposatzen dizkigute. Beldur barik hasi trasteatzen.