Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2015

Sto Tomas eta Olentzero

Irudia
Urte bukaerako txirigota heldu da, eta Olentzeroari abestiak eskaini dizkiogu, txikitxuak hasi, nagusienak jarraitu, eta danok elkarrekin "Olentz ero"ari abestu. Oso ondo pasatu dugu  eta abestiak ikasi baino askoz gehiago ere egin dugu: Keinu hizkuntzaz abestiak landu, beste herrialdetako hizkuntzak ezagutu.....   Orain oporretan deskantsatzea tokatzen zaigu, eta bueltan, azaldu dizuedan bezala beste irakasle bat eukiko duzue. Ni ikastaro bat egitera noa, urtarrilean ez naiz zuekin egongo, beraz, oporrak disfrutatu, ondo pasa, eta andereƱo edo maisu berriarekin  nirekin bezala egon eta disfrutatu. Apirilean elkarrekin egongo gara berriro!! URTE BERRI ON ETA MUXU HANDI BAT GUZTIONTZAKO!!

1. ebaluazioa amaitzear dago

Irudia
Konturatu zarete jada, oporrak hementxe bertan daudela, ezta?  Gelan, ebaluazio honetan egin ditugun grabaketak non dauden azaldu dizuet, blogaren eskumaldean bai, baina ziur baten bat ez dela enteratu, beraz, azpian dagoen argazkian klikatzen baduzue, bertara helduko zarete arazo barik. Hau baino askoz ere gehiago egin dugu, bai, baina egiten dugun guztia ere ez dugu grabatzen. Disfrutatu zeuen bideoak eta besteenak ikusten!!

6. mailako lanak "GURE FAMILIAKO MUSIKA"

Irudia
6. mailan ordenagailuak erabiltzen ditugu, musikarekin zerikusia daukaten hainbat lan, taldekoak edo norbanakoak egiteko. Oraingoa banakako lana izan da, eta nobedade bezala, GOOGLE APPS erabiltzen hasi garela esan behar dut, aplikazio guztien artean, GMAILA eta CLASSROOMa (ikasgela birtuala) ezagutu eta landu ditugu. Hau gutxi balitz, egindako lana PADLET deitutako aplikazioan jarri behar izan duzue, gauza berri asko, bai. Niretzako aurreko lan handia izan da, baina oso gustora eginda: eskolarako domeinua sortu, bakoitzarentzako emailak prestatu, classroomak antolatu, zuekin batera gmailak eta gela martxan jarri eta, orduan, berez musikako lana dena hasi. Ebaluazioa amaitzear dago, eta arazo tekniko batzuk kenduta, gure wi-fi maitia, dena oso ondo joan dela esango nuke, nik behintzat oso pozik nago eta, gauza pilo ikasi dituzuela ziurtatu dezaket. Hementxe duzue egindako lanak. 

Euskararen eguna Basurtun

Irudia
Lan handia egin ostean, eguna heldu zen eta, ekintza pilo eta oso politen artean, prestatutako  "Albaola" egin genuen. Hemen dago emaitza, lan bikaina eta dibertigarria oso. Eta gogoratu: EUSKARAZ  DANTZATU, ABESTU, .JOLASTU.....EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU Beste ekintzen bideoak eta argazkiak ikusi nahi baldin badituze, eskolako blogean daude,                                  HEMEN KLIKATU