Musika egiteko erabiltzen diren "osagaiak" ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak.....Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea. Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz. Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!