2017/12/24

Gabonetako jaialdia

Hementxe duzue gabonetako jaiak eman zuena. Ederto pasatu genuen. Mila esker guztioi egindako lanagatik!

Ondo pasa oporretan eta urte berri on!!!!


2017/12/19

Astonauta, Campos Eliseos antzokian!

ASTONAUTA ikuskizuna, Bilbon!! oporretan gaudela aprobetxatu, eta Campos Eliseos Antzokira hurbildu zaitezte. Noiz? urtarrilaren 2an.
Hementxe duzue informazio guztia, baita diskako abestiak ere. Animatu, eta oporretatik bueltan, kontatu!!



ARGAZKIAK KLIKATU




2017/12/13

Manon opera

ABAOko opera proiektuarekin amaitzeko, aurre entsegua besterik ez zaigu falta, eta jada data badaukagu, urtarrilak 16.
Egokitu zaigun opera, Masseneten MANON da. 
Opera komikoa edo bufa deitutakoa da, 5 ekitalditan banatuta.
Hementxe duzue informazio pixkat, baita bideo bat ere.







2017/12/11

Ongi etorri, lagun!!

Zubi honetan, Durangoko azokara hurbiltzeko aukera euki dut, eta bertan, liburu eta diska piloen artean, diska berri honekin egin dut topo. Abestien zerrenda ikusterakoan, gelan jada lantzen ditugun batzuk agertzen zirela konturatu nintzen: Simamaka, Siyahamba, Alunelu..., , beraz hartu eta erosi nuen.
Lehenengo entzuketa eginda, niretzako, merezi duela esan dezaket. Herrialde ezberdinetako abestiak, jatorrizko hizkuntzaz, euskal ikutua emanez. 
Onura aterako diogu, ziur!





ZIRTARAK  antzerki taldeak, diska honekin antzezlana prestatu du.



2017/12/02

Euskararen eguna Basurtun 2017

Atzo, abenduak 1, Euskararen eguna ospatu genuen. Oso eguraldi kaxkarra euki genuen, baina prestatutako ekintza guztiak burutu genituen. 
Gure aurtengo abestia, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ zeinu hizkuntzaz, beti bezala pimeran irten zitzaigun, zorionak ikasle, irakasle eta guraso, lan bikaina egin dugu eta!!!





2017/11/27

Gabonak 2017

Konturatu barik, urtea amaitzear doa eta honekin batera gabonak datoz.
Aurten lehengo urteko abestiak kantatuko ditugu. Ensaiatzeko prest?



Zazpi urte!!

Gaur zazpi urte, azaroaren 27an, maisu maistren eguna, blog hau sortu zela. Beste urte bat!! denbora arin pasatzen da. Gauza asko ikusi, entzun, egin, eta beti beti ikasi ditut, ea horrela jarraitu ahal dudan beste hainbat urtetan.
Mila esker bloga jarraitzen, ikusten, erabiltzen duzuenentzako!

Lehehengo sarrera Hauxe izan zen

              EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Eta momentuz azkena,  beste hau
        
                 ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA 



2017/11/18

Astonauta tronpeta flauta zeinu hizkuntzaz

Hementxe dago ikasleekin zeinu hizkuntzaz egindako bigarren abestia. Oraingoan 2. mailako Anak eta Osmelek grabatu dute. Lan bikaina bikote!!


2017/11/14

ABAOra bisita

Aurrera goaz 6.mailako OPERA proiektuarekin. Oraingoan ABAOra bisita egin dugu.
Bertan, jostundegia, makillajea, koru eta bakarlarientzako aldagelak, agertokia, atrezzoa...gauza pilo erakutsi eta azaldu dizkigute.
Aurre ensaiora joatea falta zaigu, ea gutxi barru deitzen diguten! bisita bikaina!



2017/11/11

La Basu eskolan!

Gaur, EUSKAL RAPA proiektuaren barruan, 6.mailako ikasleek LA BASUrekin egoteko aukera euki duzue. Bisita paregabea gaurkoa. Gauza berri pilo ikasi ditugu, egiten ari zareten lanean erabiltzekoak.
Hip Hopa zer den, oinarrizko erritmoak, flowa, beatbox... gauza asko, bai!

Azaroaren 27an diska berria  kalean egongo da, euskaraz oso osorik.
Durangoko azokan aukera paregabea eukiko dugu erosteko.
Mila esker gurera etortzeagatik Basu!!






2017/11/08

Euskararen eguna 2017 Basurtun

Hementxe duzue aurtengo EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko aukeratu dugun abestia. Nahiz eta denbora asko ez izan, lanean jarriko jada ti ta batean! EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ abestiaren bertsio martxosoa, eta nola ez ZEINU HIZKUNTZAZ. Mila esker egindako lanaganik neskak!!


2017/11/05

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da, aurten ere lehengo urtean ezagutu eta ikasi genuen abestia errepasatuko dugu.
Ez ahaztu!!


ERASO SEXISTARIK EZ!!! ETA.....MATXETE AL MATXOTE!!


2017/10/30

"Erakusketa bateko margolanak", Mussorgsky

Ana Petrirenaren Musikarma blogan  "erakusketa bateko margolanak" topatu dut gaur. Traspapelatu omen zait, blog honen jarraitzaile  "de pro" naiz eta. Beti bezala oso lan interesgarria, eta oso ondo eginda.
5. mailan, lan hau oinarritzat hartuta, MUSIKA DESKRIPTIBOA landuko dugu. Zuen lehenengo proiektua izango da hau, ziur nago oso gustora ibiliko zaretela.Animo!



2017/10/24

Blog berriak

Gaur, bi blog berrirekin egin dut topo. Lehenengoa Ugaoko eskolakoa eta bigarrena Elorrioko eskolakoa. Blog interesgarrietan  eta irakurketa zerrendan gehituta!

Ugaoko musika txokoa


Musika, eskolan!


2017/10/22

Leihotikan begira zeinu hizkuntzaz

Dakizuenez, gelan, abesti hau m.tresnekin, ahotsarekin, eta eskuekin egiten dugu. Oraingoan, gure bideoaren protagonistak 1.mailako Maria eta Nagore dira, lan bikaina egin dute, benetan.
Mila esker eta zorionak!!.


2017/10/16

Wixak berrizten

Wixak erabili ahala berrizten eta handitzen noa.
MUNDUKODANTZAKen wixean, Belgika gehitu dut, eta Errumanian eta Erbeheretan dantza berriak daude.
Beste aldetik, DUNKERQUEKO KARRILOIA htmlra pasatu dut, gure bideoak gehituz.




2017/10/09

Euskal rapa

Lehengo astean, etxeko batek, Glaukoma taldearen abesti bati buruz galdetu zidan, nik erantzuna ez nekienez, ikertzen hasi nintzen, eta EUSKAL RAPAren inguruan irakurtzen eta entzuten hasi nintzen. Izen batzuk entzunda nituen, Revolta, La Basu, baina beste askori buruz....zero!
Ta betiko moduan, gauza batek bestera eramaten nauenez....hemen dago 6. mailarako hurrengo lana!
Rapeatzen ikasiko dugu!
Hasten garenetik 5 aste eukiko dugu lana burutzeko.



2017/10/03

Incredibox

Aurten ere, 6.mailan, INCREDIBOXekin lanean gabiltza. Ikasleen lehenengo bakarkako lana izan da hau, eta 4 saio eskaxean lana burutu dute.
Azken emaitza, edo modan dagoen "produktua", abesti bat sortzea izan da, horretarako hainbat gauza ikasi eta kontrolatzen hasi behar izan dute, niretzako inportantena prosezua, noski.
1- Aplikazio berri bat erabiltzea
2- Abestiak nola sortzen diren, eta hauen oinarrizko estruktura zein den ikastea
3- Eskolako gmailaren erabilpenean sakontzea, linkak sartu, elkarbanatu...
4- Lanean jardun kexatu barik, nahiz eta batzuk kaskoak ez ekarri, eta ondorioz "zarata"  entzuten egotea. 
5- Eta niretzako oso garrantzitsua eta beharrezkoa den, PAZIENTZIA, primeran landu duzue.
Momentuz, 6.Dko lanak daude, ostiralean 6.Bkoen txanda izango da.
Horrela segi!!


2017/10/02

Abesten ikasi

Aspaldian komentatu nuenez, flashean egindako wixak berrizten joango naiz, hainbat gauza jadanik ezin dira ikusi, haien artean bideoak.
Horietako bat "ABESTEN IKASI" lana da. 
Hemen dago berriro erabiltzeko prest, berriztuta eta gauza  batzuk gehituta.



Zeozer gehiago gehitu edo aldatzeko ikusten baduzue, esan arazo barik.

2017/09/24

You tubeko editoreari agur

Atzo bideo bat prestatzen hasi nintzen, eta betikolez You Tubera igo nuen, bertan  ti ta batean editatzeko . Baina "oh sorpresa", irailaren 20tik kenduta dago.
Beraz, on line, eta deskarkatzeko bideo editoreak birpasatu ostean, Wevideo, Kizoa, Vimeo, Movie maker, Camtasia, eta abar luze bat. Nire lan erara hoberen moldatzen diren birekin geldituko naiz momentuz, biak ordenagailuan instalatzekoak.

Openshot



Dohainik, eta publizitate barik. Erraza eta Camtasiaren oso antzekoa. Denborarekin jakingo dugu aukera antzekoak dituen.
Lehenengo froga hauxe izan da.

Camtasia


Ordaindu behar da instalatzeko,  edo "lagun on" bat euki. Ez da merkea 200 € inguru, baina asko gustatzen zaidan editore bat da. Aukera asko eta manejatzeko ere erraza.
Honen adibide bat, hauxe


2017/09/19

Minimops

Haur hezkuntzako umeekin erabiltzeko jolas-ariketa berria topatu dut, MINIMOPS deitzen da, hainbat aukera ditu, puzzleak, zenbakien bidez marrazkiak egin...baina guri interesatzen zaiguna marrazkiak eginez musika sortzea eta musika tresnekin aritzea izango da. 
Sortzen dena, grabatu daiteke, gero guztion artean ikusi eta entzuteko.
Frogatuko dugu.



2017/09/18

Soinudun irla "isle of tune"

Gaur, gauza berriak bilatzen nengoela, SOL LA TIC blogan joko honekin egin dut topo.
Soinudun irla honetan, norberak sortu beharko du berena, alegia herri bat asmatu beharko duzue, etxeak, kale-argiak, errepideak, kotxeak ea erabiliz.
Hementxe duzue honen adibide bat, eta jokoaren esteka. 
Etxean saiatu, eta nahi baduzue nire emailera bidali sortzen duzuena.
Zeozer ulertzen ez baduzue, ez larritu, klasean azalduko dugu.






Ariketa erritmikoak

Erritmogramak wixari beste atal bat gehitu diot, ariketa erritmikoak deitua. Bertan, erritmo ariketak topatuko ditugu bideo formatoan, eta hauek abiapuntuta hartuta, aitzakia perfektua izango dira hainbat helburu lortzeko: Irakurketa erritmikoa landu, m.tresna ezberdinak jotzen ikasi, gelen arteko elkarlanak egin... aukera asko ditugu!




2017/09/11

Lantalan 2017-18

Urtero bezala, klasean egindako ekintza batzuk bideoan grabatuko ditugu. Alde batetik gustatzen zaigulako, eta bestetik eta garrantzitsuena egindako lanaren ebaluazioa egiteko herramenta oso ona iruditzen zaidalako.



2017/09/09

Musikaenea

Antton Jauregik, ekainean izan zen musika jardunaldirako, bere ENEA guztiak bateratu zituen. Berak sortutako lan guztiak eskura. Mila esker Antton!


2017/08/31

Ikasturte berria

Bihar ikasturte berria hastera doa!. Lehenengo gu eta datorren astean zuen txanda izango da.
Pilak kargatuta etorriko zarete, ziur naiz. Beraz animatzen hasteko, hementxe duzue udari agur esateko abesti eta ipuin polit-polit bat.
Andereño, maisu, ikasle, guraso guztioi...Animo!!!


2017/07/12

Asteko webmixa

Oin dela hiru aste, SYMBALOOtik email bat jaso nuen, nire musika webguneen  symbalooa, asteko webmixa bezala aukeratua izan zela esanez, eta uztailaren hasierako astean publikatuko zutela, hau guztia ni ados baldin banengoen. 
Sorpresa handia hartu nuen, ez nuen espero eta, baina baietz esan nien, eta hemen dago publikatu dutena.




2017/07/03

Oporrak!

Orain bai, ikasturtea amaitu da, deskantsu hartzeko momentua. Hementxe uzten dizkizuet orain arte, zuekin egondako 3 ikasturte hauetan, egindako hainbat lan, gure LAN TA LANak.
Ondo pasa eta irailean pilak kargatuta buelta!









2017/06/19

ABAO eskolan!

Hauxe bai proiektu polita!
5. mailan Mozart lantzen geundela, 6.mailakoekin Euskalduna Jauregiko BOSaren egoitza ezagutzera joan ginen. Hantxe geundela orkestrak Opera batzuk ensaiatzen ari zen.
Eskolara heldu, eta kasualidadea, ABAOtik deitu zidaten, nik bidalitako email bati erantzuna ematen, alegia, nahi banuen "Opera Proiektuan" sartzeko aukera geneukan, eta ekainean hitzaldi bat emateko prest zeuden.
Makinaria martxan jarri eta 6.mailakoentzat OPERA lana prestatu eta taldeka informazioa bildu. Bukatu ostean, 5.mailara azaltzera, eta gaur bukaera ezin hobea! ABAOtik Aitziber etorri zaigu, oso azalpen polita eta interesgarria egin digu honen inguruan. Eta bukaera ezin hobea!!
Hemen lan guztiaren emaitza. Eta datorren urtean jarraituko dugu!!






2017/06/14

Lan ta Lan 16-17

Kurtsoa amaitzear dago, eta gure musika gela aurtengoz iztera doa. Azkenengo ekintzen bideoak, jada, eginda eta igota.
Hemen duzue ikasturte osoan zehar egin dituzuen hainbat lan. Ez dira denak, baina asko bai!
Lan bikaina aurtengoa!!


2017/06/13

Zineman!

Oin dela 2 urte, Musika Jardunaldian Josu Mugikak erakutsi zigun koreografia hau. Oso ona eta dibertigarria iruditu zitzaidan, eta geroztik, ikasturte amaieran urtero prestatzen dut. Nik 3. mailan egiten dut, eta izugarri ondo pasatzen dugu prestatzen eta grabatzen. Horrela lan egitea ez da lana!
Artistak!!!




2017/06/05

Symbaloo eguneratuta

Ikasturtea amaitzear dago, eta gauzatxoak berantolatzeko eta amaitzeko momentua da.
Gaurkoan nire egunerokotasunean erabiltzen ditudan SYMBALOOak eguneratuta dakarkizue.
Hiru dira gehien erabiltzen ditudanak:

NIRE WIXAK.
Honetan, ikasturtero "sortzen" dudan materiala, wix aplikazioa erabiliz, aurkituko duzue. Beti esaten dudan moduan, nire gustora prestatutako eta moldatutako lanak dira.



MUSIKA BALIABIDEAK.
Honetan aldiz, egiten hasi nintzen lehenengoa, musikarekin zer ikusirik dituzten web, blog, baliabideak ea daude, danak interneten topatuta.


EUSKARA LANTZEKO.
Eta bukatzeko, euskararen inguruko materiala dago hemen. Baliabide ugari daude, eta batzuk oso interesgarriak.


2017/05/25

Musika Jardunaldia

Gaur, VIII. Musika jardunaldia ospatu da Bilboko J.C.Arriaga konserbatorioan. Urtero bezala, aurten ere gauza asko eta niretzat garrantzitsuena, erabilgarriak.
Ikusitako eta ezagututako guztiaren artean, honekin gelditzen naiz, berbegirada sakona egiteko.

           - GAMIFIKAZIOA: Biotz Fraduak bere "Kronos Kodigoa" aurkeztu digu, itzela egindako lana, eta itzelak gamifikazioak ematen dituen aukerak.

                                         Zer da gamifikazioa?
                                       

            - SOUNDPAINTING: a "grosso modo" esanda, musika zeinuen bitartez edo hauek erabiltzen musika sortu.

                                          Zer da soundpainting? 

        - MUSIKAENEA: Nahiz eta jada, Antton Jauregiren lanak ezagutu eta erabili, berarekin egotea luxu bat da. Zeozer ikasten da beti.
Oraingoan Orff  instrumentazioa ez ezik, sortutako lan guztiak eskurago jartzen dizkigu.


Mila esker guztioi zeuen lana gurekin  konpartitzeagatik.

Ikasturte amaierako eta udarako lana soberan daukat!

                                          
        

2017/05/24

Partiturak on line

Askok ezagutuko duzue, baina dakizuenez, ni beharren arabera gauzak bilatzen, gordetzen eta erabiltzen ditudanez, gaur aurkitu dut. Flat.io, partitura melodikoak eta erritmikoak on line egiteko oso aplikazio erraza, entzutea, linkatzea, deskargatzea, elkarbanatzea...bermatuta dago.


2017/05/22

Musikako blog berria

Gaur, MUSIKA DULANTZI ESKOLA blogarekin topo egin dut. 
Musikaren inguruko blog berria. Itxura oso ona du, beraz, ongi etorria eta gozatu!!


2017/05/10

Erritmogramak

Hau ez da lan berria. Flashean nituen erritmogramen bideoak jada ez ziren ikusten, beraz HTMLra pasatu ditut eta bide batez beste batzuk gehitzeko aprobetxatu dut, gehien erabiltzen ditudanak alegia.


2017/05/05

Audio eta bideo on line baliabideak

Eskolako ikasle batzuk abestiak eta bideoak editatzeko baliabideak eskatu dizkidate. Hauek dira nik gehien erabiltzen ditudanak, zergatik?:
                   -On line egonda ez dira instalatu behar ordenagailuan.
                   -Edozein ordenagailutik zabaldu daitezke
                   -Erabiltzeko oso errazak eta ariñak dira.
Beste gauzaren baten bat gehiago behar baldin baduzue, esan eta jarriko dut.

Abestiak mozteko:              mp3cut,net

Abestiak elkartzeko:         audio-joiner.com

You tubeko bideoa audio moduan deskargatu (mp4tik mp3ra):
                                  youtube-mp3.org


Bideoak deskargatzeko.   onlinevideoconverter.com






2017/05/03

Txantxariak

Falshean egindako Txantxariak wixean sartutako bideoak  jadanik ez dabiltzate ondo. HTMLra pasatu ditut Txantxariakeko jolas abestiak. Berriro erabiltzeko prest.


2017/05/02

Dropboxen aldaketak

Dropbox biltegian aldaketa nabariak egon dira, eta ondorioz lan, jolas eta esteka asko desagertu edo aldatu dira.
Blog honetan, bere lanak prestatzeko dropbox gehien erabiltzen duen webgunea Julio Paynoren  AULA DE MÚSICA da, Ale hop, Hole in one, Cosas...
Pixkanaka-pixkanak linkatuta ditudan gauzak eguneratzen joango naiz, baina asko direnez, zeozerren beharra ikusten baldin baduzue, esan eta ariñago egingo dut.

2017/04/26

Opera ezagutzen

Ikasturtea amaitzeko, eta atzoko bisita borobiltzeko, 6. mailan opera landuko dugu. 
Taldeko lana egin beharko duzue, baina azkenengo emaitza guztion lanen batura izango da, beraz ezin dugu kale egin, ados?


2017/04/25

BOSera bisita

Gaur, 6. mailako ikasle eta irakasle, BOSaren egoitza ezagutzera joan gara. Non, nola, norekin ensaiatzen duten ikustea, Tximo perkusionistak nola jotzen duen ikustea eta honen azalpenak entzutea, Euskalduna jauregiko atzeko partea ezagutzea, agertokia...eta gutxi izango balitz, orkestraren entseguan egon ahal izatea, eta zuzendari lanetan Maite Aurrekoetxea!. 
Benetan, luxuzko bisita gaurkoa!



ARGAZKIAK



2017/04/10

Munduko abestiak eta dantzak: Europa

Lehengo ostiralean "Munduko jolasak" proiektuaren emaitza ikusi eta gozatu ahal izan genuen. Aurten, G.hezkuntzan eta musikan prestatutako jolasak, abestiak eta dantza, Europakoak izan dira. Guztion artean lan polita antolatu dugu. Zorionak!.
Datorren urtean Afrika? Asia? Ozeania?...


2017/04/07

6. mailako lanak

Copyrighta dela eta, 6. mailako bideo batzuekin arazoak ditugu, beraz blogera zuzenean igoko ditut, baina hemetik bakarrik ikusi ahalko da.




2017/04/06

Pentagramaenea antzerkia!

Guztiok ezagutzen dugun Antton Jauregiren Pentagramaenea, antzerkia bihurtu dute. Maiatzaren 7an Urnietako Sarobe aretoan antzeztuko dute, igandea izanda, hurbiltzeko aukera badugu!. 
Baina Bilbotik bueltatxo bat ematea erabakitzen badute, hara joango gara!
Hemen laburpentxoa.


Zirkorrika zeinu hizkuntzaz

Atzo Zirkorrika zeinu hizkuntzaz bideoaren berri euki nuen. Gure ikastetxeko ikasleak kontutan izanik, ezin pasatzen utzi!! lan polita Arabako gorren elkarteko ikasleen lana!




2017/04/05

6.mailako lanak

Ebaluazio honetan Koreografiak lantzen egon gara. Abestiak aukeratu, editatu, pausuak prestatu, ensaiatu, eta azkenik grabatu.
Lan politak egin dituzue, zorionak! eta orain danok deskantsatzera, behar dugu eta.
Egin beharrekoa


Emaitzak