Mezuak

Bob Opera

Irudia
Ikasturtea amaitzeko, esperimentu-jolas polit bat. BLOB OPERA , Googlek eta David Lik elkarlanean sortutako esperimentu interaktiboa da.  Zure pieza operistiko berezia sortzeko, "Tantak" gorantz eta beherantz eraman behar dituzu, tonua aldatzeko; aurrera eta atzera, ahots-soinu desberdinak lortzeko.  Posible da grabatzea eta berriro erreproduzitzea. Ahotsen sailkapena lantzeko esperimentu egokia. Animo azkenego egun hauekin eta irailara arte!! ondo pasa udan!     Adibide bat

Bitxikeri berriak

Irudia
Gaurkoan ez nator materiala elkarbanatzera, ezagutu ditudan bitxikeriak aurkeztera baizik.  Pare bat dira, batetik SANDBOX . Genially plataformaren erabiltzaileak baldin bazarete, honekin txantiloi, luzapen, zein jolas berriak gehitzeko aukera ezagutu eta erabil ahal izango dituzue.  Alde ona? jada, materiala sortuta dago, guk egin behar duguna berrerabiltzea izango da, landu nahi dugunarekin lotu, aldatu eta listo. Doakoa da, ez da iƱolako konturik euki behar, Genially zabalik euki, eta Sandboxetik nahi duguna deskargatzen dugunean, automatikoki Geniallyko gure panelan agertuko zaigu. Por txierto, Genially oraindik ezagutzen ez baduzue, ez galdu denbora gehiagorik eta sartu! Bigarrrena Daniel X ren PAINT COMPOSER  da. Erritmoak eta melodiak sortzeko 20 m. tresna ezberdin ditu.  Goiko aldean m. tresnak marrazkitxoekin, eta beheko aldean musika sortzeko erramentak: konpasak, noten neurria, abiadura..... Behin eginda, URLa konpartitzeko zein MP3a deskargatzeko auk...

Musika eta publizitatea

Irudia
Ez, hau ez da gertatzen zaidan lehenengo aldia , alegia, ideia bat euki ariketatxo bat lantzeko eta hortik handitu... eta bi lan atera!! ba horixe bera da oraingokoa. S.Prokofieven "Romeo eta Julieta"ren "Jauntxoen dantza" lanari bueltatxo bat emateko ideiarekin hasi eta "irratirako iragarkiak" proiektuarekin bukatu, 2x1. Beraz, jarraian bi lan hauek topatuko dituzue. Datorren ikasturterako lana prest!! Bigarren lan hau, " Musika eta Publizitatea" lanean gehituta dago, baina ez da zergatik elkarrekin landu behar.

Soinu ipuina

Irudia
Lehengo astean You Tuben trasteatzen " Cuento sonoro" honekin topo egin nuen.  Ideia polita eta erabilgarria iruditu zitzaidan HH zein 1. zikloan erabiltzeko. Egilearekin, Ayelen Mullerekin harremanetan jarri nintzen, eta itzultzeko baimena eskatu nion. Bera poz-pozik baietz esan, eta martxan jarri nintzen. Hementxe emaitza!. Hemetik ere mila esker, muchisimas gracias por dejarme utilizar tu video Ayelen.  Jada ipuinen wixean gehituta dago.

Gorputz adierazpena

Irudia
Gorputz adierazpena lantzeko era ezberdin asko dago, oraingoan topatuko duzuena ariketa bilduma bat da. Badakizue, niri dena "klik" batean eukitzea gustatzen zait eta 😊.  Ariketa batzuk ezagutuko, eta jada gelan erabiliko dituzue, nork ez du "estatuak" jolasa ezagutzen?,  beste batzuk agian ez.  Era batean edo bestean, ezagutzen eta erabiltzen ditudanak eskura jarri ditu. Bertan, azalpentxoa, musika, argazkiak, beharrezkoa den materiala.. topatuko duzue. Mila esker, Leire Noriega! 

Minoejska dantza eta musikograma

Irudia
Munduko dantzaken  lanean jada, "Minoejska" daukagu eta lantzen dugu. Oraingoan, Wix batean jarri dut, musikograma gehitu diodalako, bai irudian, PDFn zein bideoan. Musikogramak lanean ere gehituta dago. Aurrerago erritmograma ere egiten saiatuko naiz. Eskerrik asko  Segundobasico arrayan eri, bere musikograma oinarritzat hartu dut eta.

Alunelul - Pitx

Irudia
 Asko gustatzen zaidan musika da hau, eta gelan lantzeko aukera ezberdin asko ematen ditu: Abestia, dantza, erritmoa landu, musika tresnak, munduko dantzak eta kulturak...