Mezuak

Alunelul - Pitx

Irudia
 Asko gustatzen zaidan musika da hau, eta gelan lantzeko aukera ezberdin asko ematen ditu: Abestia, dantza, erritmoa landu, musika tresnak, munduko dantzak eta kulturak...

Herramenta digitalak

Irudia
  Jarraian, oso erabilgarriak diren aplikazio eta plataformen taula periodikoa. Aukera eta estilo askotakoak eta ezberdinak, bakoitzak jakingo du zer behar duen eta zertarako, beharren arabera. Baina aukerak eskura eukitzea primeran dago. Gure kasuan bideo eta audio editore baten bat gehituko nituzke (doakoak), baita partiturak sortzekoak, asko konplikatu barik eta erabiltzeko errazak. Hauek dira nik erabiltzen ditudan batzuk: Musescore     Noteflight     Bandlab         Openshot       Ytmp3         You tubeko bideoak deskargatzeko edo mp3ra bihurtzeko. Eta, nola ez,  Wix  plataforma, sortzen dugun materialaren soporte moduan. @andreaoviedov Animatu eta trasteatu!

Ukeenea!!

Irudia
Beste ENEA bat jaio da!!! Antton Jauregik sortu berri duen materiala aurkeztu nahi dizuet. Orain arte ezagutu ditugun " MUSIKAENEAK "ei, ukelelea ikastekoa gehitu behar diogu. Oso aukera ona gure txirulak daukan indarra beldur barik banatzeko. Beti esaten dudatez "txirulatik at, bizitza dago" eta soinua askoz atseginagoak dituztenak: Harmonika, Ukelelea, Boomwhackersak, perkusioak ematen dizkigun aukera guztiak..... Ea zer iruditzen zaizuen!

Martxoak 8

Irudia
 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.

Zapiekin eta gehiagorekin jolasten!

Irudia
Jakin badakigu erritmoa, mugimendua, intentsitatea..., alegia, soinuaren ezaugarriak lantzeko aukera asko eta ezberdinak daudela.  Jarraian beste aukera batzuk topatuko dituzue: Zapiak, oihalak, zapatak, orritxoak, pilotak...asko dira erabili ahal ditugun gauzak, ezta? gozatu!

Hezurdurak

Irudia
 "Hezurdurak" partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut. 

Eta honekin listo!

Irudia
Hauekin eguneraketak  bukatutzat ematen ditut.  Musika zineman    Idatzmakina  (musikograma berriztuta) " Piratas del Caribe" eta "Los chicos del coro" Edurnezuri eta zazpi ipotxak (musikograma berriztuta) Munduko abestiak eta dantzak Amerika   Europa   Abestiak sortzen Euskararen egunak Wix guztiak eskura, hemen: Eta bideoak, hemen: Zaindu eta ondo jarraitu ikasturtea!!