Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2021

Oporrak!

Irudia
Orain bai, oporrak! Atzoko jaialdia bukatu ostean, bideoak prestatu eta listo. Ondo pasa eta urte berri on!!!

Radetzky martxa

Irudia
Urteko azkeneko egun hauetan zein urte berriarekin batera lantzeko proposamena da hau (Agate Deunarekin hasi baino lehenšŸ˜Š).  "Radetzky martxa" famatua!.  Ondo bukatu urtea eta ondo pasa oporretan!  Urte berri on!! Eskerrik asko @BeatrizCerdan

Erloju sinkopatua

Irudia
5 urteko geletan L.Andersonen " Erloju sinkopatua " lantzen egon gara.  Lehenengo pultsoa eta melodia ezagutu, eta horren ostean g.adierazpena zapiekin "jolasten". Ez da dena gabon kantak lantzea izango! zein ondo pasatu dugun!! 5 urte A 5 urte B

Gabon kantak

Irudia
Gabonak badatoz eta eskolan ospatu beharra daukagu! Jarraian aurtengo proposamena daukazue. Abesti batzuk  zeinu hizkuntzaz jartzea falta da, datozen egunetan gehitzen joango gara eta bitartean doinua eta letra ikasten joango gara, ados?

Euskararen eguna 2021

Irudia
Berandu baina, hementxe dago aurtengo abestia eta dantza. Guztion artean (burbuilak mantenduz šŸ˜”). Ez da abesti berria, jada ezagutzen dugu, beraz errazago guretzat!!! animo!!

Vocalremover

Irudia
 Orain dela gutxi topatu dudan erramenta bat duzue hau. On line eta izena eman barik hainbat aukera ditu: - Abestiei ahotsa kendu, tonua edo tenpoa aldatu...  - Karaokeak sortu, ahotsa grabatu... Nik, orain arte, abestien tonua aldatzeko erabili izan dut, baita pistak banatzeko. Bigarren honetan Moisesekin gelditzen naiz.  Ea erabilgarria zaizuen.

Musika- tresnen familiak

Irudia
@IsraFuentetaja k egindako lan bikaina da hau. Nik egin dudan gauza bakarra berrerabiltzea izan da, itzuli eta ezer gutxi gehiago.  H.Hezkuntzan zein 1. zikloan M.Tresnak lantzeko erronka/ jolasa. Mila esker, Gracias!!  @IsraFuentetaja H.Hezkuntzarako Wixean gehituta.

Imanol Urbieta BETIKO

Irudia
Hau gertatzen da abesti batek beste gauza batera eramaten zaituenean. Imanol Urbieta BETIKO!.  Bertan, berak sortutako ahalik eta abesti gehien biltzen saiatu naiz, dena ezinezkoa da eta. Baita nik eskolan  urteetan eta urtero erabiltzen ditudan kantak. Ea gustatzen zaizuen! Mila esker Antton Jauregiri eta B03ko foruko kideei emandako laguntzagatik

Nire gorputzak

Irudia
Imanol Urbietaren beste abesti bat lantzeko aukera ezberdinak. Oraingoan "Nire Gorputzak" abestia.   Abestia bi erritmo zein tonu ezberdinetan ikasteko aukera, abestia ahotsarekin zein ahots barik lantzeko aukera, dantza eta partitura.  Abestiei ahotsa kentzeko Moises erabili dut. HHko materialeko Wixean gehituta, baita 1. zikloko proiketua n ere. Mila esker B03 foru taldeko kideei!

Musika gela apaintzen

Irudia
Pixkanaka- pixkanaka gela, ahal dugun neurrian, berrizten goaz. Aurten bezodun aulkiak kendu eta tabureteak jarri ditugu. Ikasleek lan egiteko eta beraiek maneiatzeko askoz erosoagoak. Uztaiak eta boomwhackersak txukun antolatu ditugu eta proiektorea ere jarri dugu. Armairuen garbiketa eta berantolaketa burutu dugu. Oraindik egiteko falta bada ere. Tabureteak montatzeko ikasleen parte hartzea funtzeskoa izan da. Mila esker!! Orain Lehen

Pertsonak anitzak gara.

Irudia
Gure eskolako 1. zikloan, 1. ebaluazio honetan,  "Pertsonak anitzak gara" proiektuan murgilduta daude. Proiektu globalagoa sortzeko helburuarekin musika ikasgaia bertan txertatu dut. Hauxe izango da gaia lantzeko oinarrizko materiala eta Canvasa. Baina beti ere, ikasleen arabera, aldaketak egon daitezke!

Musika notak lantzeko jolasa

Irudia
 Azkenengo hilabetetan berrerabili daitezkeen gero eta Genially lan gehiago topatzen nabil. Egia esanda lan itzelak daude eta berrerabiltzeko aukera eukitzea gure lana asko arintzen du. Hauxe adibide bat, Israel Fuentajadak egindako lana hartu, itzuli eta pare bat gauza gehiago egin ta listo! erabiltzeko prest!

"Pantera arrosa" H.Hezkuntzara dator

Irudia
Musika zineman gaia asko gustatzen zait, eta aspaldiko patez H. Manciniren "The Pink Panther" landu nahi nuen, baina ez nuen oso argi nola egin. Hurrengo proposamena H.Hezkuntzan zein 1. zikloan lantzeko da.  1- Pantera arrosa ezagutu: marrazki bizidun pare bat. 2- G. Perkusioa landu 3- Dantza edo koreografia bat prestatu Musika zineman lanean gehituta

W.A.Mozart ezagutzen

Irudia
 5. mailan MUSICATIONen ariketa batetik abiatuta W.A.Mozart  musikagilea ezagutuko dugu. Plan bikaina eta dibertigarria.

Basurtu dantzan eta abesten!!

Irudia
Hona hemen dantzatu eta abesteko baliabidea. Bertan ruleta bat topatuko duzue, gainean klikatuz mugitzen hasiko da eta gelditzen den zenbaia daukan dantza edo abestia (zeinu hizkuntzaz) mementuan interpretatu beharko dugu. Kapaza izango gara? ziur baietz! Ideia @yanoteajuntotik  hartuta. Begirada bat botaiozue lan interesgarria egiten ditu eta. Lan honi, nahi izatekotan, berrerabiltzeko aukera jarri diot. Horrela zuen gustora eta zuen ikasleentzako egokiak izan daitezkeen dantzak edo abestiak jar ditzakezue.

"Sugeak eta eskailerak" Egipto

Irudia
"Afrikan Egipto" abestiaren lanketa osatzeko Egiptori buruz pixkat gehiago ikasiko dugu. Horretarako "sugeak eta eskailerak" jolasa erabiliko dugu. Prest?

Lan ta lan 201-22

Irudia
Urte batzuk geldirik egon  ostean..."Lan ta lan" bueltan dago!  Badakizue, bertan klasean landutako ekintzak sartuko ditut, bi helburu nagusiekin: alde batetik egindako lanen ebaluazioa egiteko, eta bestetik, egindako lanak ikusten ditugunean gozatzeko.  Blogaren eskumaldean ikusgai eukiko duzue, bilatu argazkia eta bertan klikatu. Laster betetzen hasiko gara, adi egon!

Euskararen egunerako materiala

Irudia
Wixak eguneratu nituenenan "euskararen egunerako" neukan materiala elkartu nuen, baiaa antza publikatzea ahaztu zitzaidan. Ba hor doa!

Maskorraren ipuina

Irudia
Martxan gaude berriro!!  Maila  guztietan 1.ebaluaziorako egin beharrekoak eta materiala  antolatzen nabil. Material asko jada prest daukat, baina "Maskorraren ipuina" abestia, arrazoi ezberdinengatik, ez nuen alde batera utzi nahi. Batetik oso polita eta aukerak dituen abestia iruditzen zaidalako, eta bestetik zeinu hizkuntzaz abesten duena IRENE, gure ikasle ohia da!  Ea eskolara etortzea lortzen dugun!. Bizipoza elkarteak oso material interesgarria dauka, begirada bat botaiozue "Mundu berri bat GUZTIONTZAT" liburuxka eta CDak salgai daude, baita You Tube n bideklipak ere.  Animatu zeinu hizkuntzarekin!!

"Afrikan Egipto" kanta zeinu hizkuntzaz

Irudia
Badakit oporretan gaudela, baina...ezin aguantatu šŸ˜ƒ!! Material berria prestatzerakoan, nire kasuan behintzat, gehienetan pausu ezberdin asko ematen ditut. Kasu honetan, pausu horietako bat abesti honen bideoa prestatzea izan da. "EGIPTOra goaz" lan osoa aurrerago eukiko dugu eta. Horrelako bideo bat prestatzeko elkarlana funtzeskoa da. Oraingoan Gabi de la Maza karaokea prestatu dit eta zeinu hizkuntzako bertsioa gure ZuriƱek!. Muntaia prestatzea eta editatzea, hori nire esku gelditzen da. Mila, mila esker Gabi eta ZuriƱe!! "Afrikan Egipto" zeinu hizkuntzaz

Bob Opera

Irudia
Ikasturtea amaitzeko, esperimentu-jolas polit bat. BLOB OPERA , Googlek eta David Lik elkarlanean sortutako esperimentu interaktiboa da.  Zure pieza operistiko berezia sortzeko, "Tantak" gorantz eta beherantz eraman behar dituzu, tonua aldatzeko; aurrera eta atzera, ahots-soinu desberdinak lortzeko.  Posible da grabatzea eta berriro erreproduzitzea. Ahotsen sailkapena lantzeko esperimentu egokia. Animo azkenego egun hauekin eta irailara arte!! ondo pasa udan!     Adibide bat

Bitxikeri berriak

Irudia
Gaurkoan ez nator materiala elkarbanatzera, ezagutu ditudan bitxikeriak aurkeztera baizik.  Pare bat dira, batetik SANDBOX . Genially plataformaren erabiltzaileak baldin bazarete, honekin txantiloi, luzapen, zein jolas berriak gehitzeko aukera ezagutu eta erabil ahal izango dituzue.  Alde ona? jada, materiala sortuta dago, guk egin behar duguna berrerabiltzea izango da, landu nahi dugunarekin lotu, aldatu eta listo. Doakoa da, ez da iƱolako konturik euki behar, Genially zabalik euki, eta Sandboxetik nahi duguna deskargatzen dugunean, automatikoki Geniallyko gure panelan agertuko zaigu. Por txierto, Genially oraindik ezagutzen ez baduzue, ez galdu denbora gehiagorik eta sartu! Bigarrrena Daniel X ren PAINT COMPOSER  da. Erritmoak eta melodiak sortzeko 20 m. tresna ezberdin ditu.  Goiko aldean m. tresnak marrazkitxoekin, eta beheko aldean musika sortzeko erramentak: konpasak, noten neurria, abiadura..... Behin eginda, URLa konpartitzeko zein MP3a deskargatzeko aukera ematen du. Kuriosoa!

Musika eta publizitatea

Irudia
Ez, hau ez da gertatzen zaidan lehenengo aldia , alegia, ideia bat euki ariketatxo bat lantzeko eta hortik handitu... eta bi lan atera!! ba horixe bera da oraingokoa. S.Prokofieven "Romeo eta Julieta"ren "Jauntxoen dantza" lanari bueltatxo bat emateko ideiarekin hasi eta "irratirako iragarkiak" proiektuarekin bukatu, 2x1. Beraz, jarraian bi lan hauek topatuko dituzue. Datorren ikasturterako lana prest!! Bigarren lan hau, " Musika eta Publizitatea" lanean gehituta dago, baina ez da zergatik elkarrekin landu behar.

Soinu ipuina

Irudia
Lehengo astean You Tuben trasteatzen " Cuento sonoro" honekin topo egin nuen.  Ideia polita eta erabilgarria iruditu zitzaidan HH zein 1. zikloan erabiltzeko. Egilearekin, Ayelen Mullerekin harremanetan jarri nintzen, eta itzultzeko baimena eskatu nion. Bera poz-pozik baietz esan, eta martxan jarri nintzen. Hementxe emaitza!. Hemetik ere mila esker, muchisimas gracias por dejarme utilizar tu video Ayelen.  Jada ipuinen wixean gehituta dago.

Gorputz adierazpena

Irudia
Gorputz adierazpena lantzeko era ezberdin asko dago, oraingoan topatuko duzuena ariketa bilduma bat da. Badakizue, niri dena "klik" batean eukitzea gustatzen zait eta šŸ˜Š.  Ariketa batzuk ezagutuko, eta jada gelan erabiliko dituzue, nork ez du "estatuak" jolasa ezagutzen?,  beste batzuk agian ez.  Era batean edo bestean, ezagutzen eta erabiltzen ditudanak eskura jarri ditu. Bertan, azalpentxoa, musika, argazkiak, beharrezkoa den materiala.. topatuko duzue. Mila esker, Leire Noriega! 

Minoejska dantza eta musikograma

Irudia
Munduko dantzaken  lanean jada, "Minoejska" daukagu eta lantzen dugu. Oraingoan, Wix batean jarri dut, musikograma gehitu diodalako, bai irudian, PDFn zein bideoan. Musikogramak lanean ere gehituta dago. Aurrerago erritmograma ere egiten saiatuko naiz. Eskerrik asko  Segundobasico arrayan eri, bere musikograma oinarritzat hartu dut eta.

Alunelul - Pitx

Irudia
 Asko gustatzen zaidan musika da hau, eta gelan lantzeko aukera ezberdin asko ematen ditu: Abestia, dantza, erritmoa landu, musika tresnak, munduko dantzak eta kulturak...

Herramenta digitalak

Irudia
  Jarraian, oso erabilgarriak diren aplikazio eta plataformen taula periodikoa. Aukera eta estilo askotakoak eta ezberdinak, bakoitzak jakingo du zer behar duen eta zertarako, beharren arabera. Baina aukerak eskura eukitzea primeran dago. Gure kasuan bideo eta audio editore baten bat gehituko nituzke (doakoak), baita partiturak sortzekoak, asko konplikatu barik eta erabiltzeko errazak. Hauek dira nik erabiltzen ditudan batzuk: Musescore     Noteflight     Bandlab         Openshot       Ytmp3         You tubeko bideoak deskargatzeko edo mp3ra bihurtzeko. Eta, nola ez,  Wix  plataforma, sortzen dugun materialaren soporte moduan. @andreaoviedov Animatu eta trasteatu!

Ukeenea!!

Irudia
Beste ENEA bat jaio da!!! Antton Jauregik sortu berri duen materiala aurkeztu nahi dizuet. Orain arte ezagutu ditugun " MUSIKAENEAK "ei, ukelelea ikastekoa gehitu behar diogu. Oso aukera ona gure txirulak daukan indarra beldur barik banatzeko. Beti esaten dudatez "txirulatik at, bizitza dago" eta soinua askoz atseginagoak dituztenak: Harmonika, Ukelelea, Boomwhackersak, perkusioak ematen dizkigun aukera guztiak..... Ea zer iruditzen zaizuen!

Martxoak 8

Irudia
 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.

Zapiekin eta gehiagorekin jolasten!

Irudia
Jakin badakigu erritmoa, mugimendua, intentsitatea..., alegia, soinuaren ezaugarriak lantzeko aukera asko eta ezberdinak daudela.  Jarraian beste aukera batzuk topatuko dituzue: Zapiak, oihalak, zapatak, orritxoak, pilotak...asko dira erabili ahal ditugun gauzak, ezta? gozatu!

Hezurdurak

Irudia
 "Hezurdurak" partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut. 

Eta honekin listo!

Irudia
Hauekin eguneraketak  bukatutzat ematen ditut.  Musika zineman    Idatzmakina  (musikograma berriztuta) " Piratas del Caribe" eta "Los chicos del coro" Edurnezuri eta zazpi ipotxak (musikograma berriztuta) Munduko abestiak eta dantzak Amerika   Europa   Abestiak sortzen Euskararen egunak Wix guztiak eskura, hemen: Eta bideoak, hemen: Zaindu eta ondo jarraitu ikasturtea!!