2017/06/19

ABAO eskolan!

Hauxe bai proiektu polita!
5. mailan Mozart lantzen geundela, 6.mailakoekin Euskalduna Jauregiko BOSaren egoitza ezagutzera joan ginen. Hantxe geundela orkestrak Opera batzuk ensaiatzen ari zen.
Eskolara heldu, eta kasualidadea, ABAOtik deitu zidaten, nik bidalitako email bati erantzuna ematen, alegia, nahi banuen "Opera Proiektuan" sartzeko aukera geneukan, eta ekainean hitzaldi bat emateko prest zeuden.
Makinaria martxan jarri eta 6.mailakoentzat OPERA lana prestatu eta taldeka informazioa bildu. Bukatu ostean, 5.mailara azaltzera, eta gaur bukaera ezin hobea! ABAOtik Aitziber etorri zaigu, oso azalpen polita eta interesgarria egin digu honen inguruan. Eta bukaera ezin hobea!!
Hemen lan guztiaren emaitza. Eta datorren urtean jarraituko dugu!!






2017/06/14

Lan ta Lan 16-17

Kurtsoa amaitzear dago, eta gure musika gela aurtengoz iztera doa. Azkenengo ekintzen bideoak, jada, eginda eta igota.
Hemen duzue ikasturte osoan zehar egin dituzuen hainbat lan. Ez dira denak, baina asko bai!
Lan bikaina aurtengoa!!


2017/06/13

Zineman!

Oin dela 2 urte, Musika Jardunaldian Josu Mugikak erakutsi zigun koreografia hau. Oso ona eta dibertigarria iruditu zitzaidan, eta geroztik, ikasturte amaieran urtero prestatzen dut. Nik 3. mailan egiten dut, eta izugarri ondo pasatzen dugu prestatzen eta grabatzen. Horrela lan egitea ez da lana!
Artistak!!!




2017/06/05

Symbaloo eguneratuta

Ikasturtea amaitzear dago, eta gauzatxoak berantolatzeko eta amaitzeko momentua da.
Gaurkoan nire egunerokotasunean erabiltzen ditudan SYMBALOOak eguneratuta dakarkizue.
Hiru dira gehien erabiltzen ditudanak:

NIRE WIXAK.
Honetan, ikasturtero "sortzen" dudan materiala, wix aplikazioa erabiliz, aurkituko duzue. Beti esaten dudan moduan, nire gustora prestatutako eta moldatutako lanak dira.



MUSIKA BALIABIDEAK.
Honetan aldiz, egiten hasi nintzen lehenengoa, musikarekin zer ikusirik dituzten web, blog, baliabideak ea daude, danak interneten topatuta.


EUSKARA LANTZEKO.
Eta bukatzeko, euskararen inguruko materiala dago hemen. Baliabide ugari daude, eta batzuk oso interesgarriak.