2016/12/22

Gabonetako bideoak

Gaur arratsaldean Olentzerori abestera jeitsi gara patiora.
Ederto baten pasatu dugu, eta hona hemen emaitza. Berriro ere lan itzela ikasleek egindakoa, eta andereñoa poz-pozik!!
Eta orain bai, ederto pasa oporretan.
Zorionak eta urte berri on!!!!


Lehenengo ebaluazioko lanak

Lehenengo ebaluazioa bukatu dugu, eta oporrak hartzeko momentua ere heldu zaigu, bihar azken eguna!.
Hemen dituzue egindako hainbat lan, ez daude egindako guztiak, baina asko bai.
Oporretan gainbegiratzeko aukera eskura duzue.


2016/12/20

Armonika eta Boomwhackersak elkarrekin

3. eta 4. mailan "Mary had a little band" lantzen egon gara. Batzuk armonikarekin  eta besteak boomwhackersekin jotzen ikasi dute. Lan polita hasieratik bukaeraino.






2016/12/15

Berriro elkarlanean

Lehengoan, 1. eta 3. mailako ikasleak elkarlanean ibili ziren "zapiak airera" abestiarekin. Oraingoan, 4. eta 5. mailakoen txanda izan da, eta horretarako "hezurdurak" lana prestatu dugu. Batzuk armonika eta besteak txinatar zotzak. Horrela lan egitea plazer hutsa da.


2016/12/14

20.Korrika badator!

20. Korrika martxan dago, aurten Otxandiotik Iruñera doa, eta martxoaren 30ean hasiko da. Bilbotik noiz pasatuko den oraindik ez dakigu, baina oporretatik bueltan prestatzen hasiko gara!.
Berotzeko, hemen dituzue aurtengo abestiak. 
Informazioa gehiago eskuratu nahi baduzue,  HEMEN klikatu.





2016/12/05

Euskararen eguna 2016

Ostiralean, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Hainbat ekintzen artean, "Imanol Urbietaren omenez" zeinu hizkuntzaz prestatu genuen. 
Hona emaitza, primeran pasatu genuen, benetan, eta abestia aurreratu ahala, umeek, jarritako musikaren gainetik nola abesten zuten entzutea......inpresionante!!!!
Eskerrik asko!!


2016/11/23

Gabonak 2016

Gabonak badatoz, eta Olentzerori ongi etorria emateko abestiak prestatzen hasi behar gara.
Hemen dituzue aurtengo kantak.
1. eta 2. zikloko abestiei zeinuak jarriko dizkiegu, beraz, prest daudenean, aldatuko ditut bideoak.
Hasi ensaiatzen!


2016/11/05

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. 
Kanta berri hau, kasualitatez beteta egon da: Musika mintegiko kide batek mintegira ekarri zuen; eskolako Naroak letra ekarri zidan, eta arratsalde horretan, gelan honen inguruan hitz egiten egon ginen, baita abesten ere; azken aste hauetan Antton Jauregirekin elkarlanean egon naiz (karaokeak...) ; kantaren letra sortu dutenek Santurtzikoak dira, Arkotxa Gazte Konpartsa!; eta nola ez, abesti hau nire udako oporretan, era batean edo bestean, nire atzetik egon da (lagun batzuk, jada, harrituta edo barrezka egongo dira. Ni Enriquitoren abesti bat erabiltzen???).
Ba bai!!!
Musika deskargatu nuen, eta Anttoni karaokea prestatzea eskatu nion, berak baietz esan, mila esker berriro!! eta hona emaitza.

Ez ahaztu!!


ERASO SEXISTARIK EZ!!! ETA.....MATXETE AL MATXOTE!!


Gure abestiak

Aspalditik buruan bueltaka ibili den gai bat izan da hau, eta azkenengo Curriculuma ikusita gehiago, alegia, zeintzu abesti jakin behar dituzte gure ikasleek, EHko ondarea galdu ez dezan?, eta bestetik gure kultur ondarea, eta gure ikasleena berbera izan beharko litzateke?. Nik argi dut, ez. Baina gitxienengo bat ere badagoela uste dut, eta horixe bera da lan honen zergatia.
Lan hau prestatzeko orduan, Antton Jauregik prestatutako karaokeenea lana oinarritzat hartu dut, mila esker hemetik ere!! Anttonek prestatutakoa oso zabala da, baina gure errealitatea kontutan eukinda, aukeraketa bat egin dut, eta abesti hoiei abesti originala eta letra gehitu diet.
Hau ez da lan itxi bat, alegia, handitzen joango da, zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira.
Eta bukatzeko, abesti hauek guztiak ez ditugu musikan landuko ikasturte baten, ez, helburua epe luzerako da, pixkanaka-pixkanaka joango gara ikasten, musikan, zuen tutoreekin, jaietan....



2016/10/25

3. eta 1. maila elkarlanean

Jadanik gure aurtengo 1. elkarlana burutu dugu. "Zapiak airera" abestia hartu, eta maila bakoitzari bere betebeharra ondo azaldu ostean lanean jarri giñen, txikiak abestu eta dantzatu, eta nagusiak, txinatar makiltxoekin, perkusio txikia burutuko zuten. Gaur grabaketa egin dugu, eta ederto pasatu dugu, hemen duzue emaitza. 
Gogoratu Lan ta Lanen ere topatuko duzuela, lan hauek eta askoz gehiago.



Maritxu nora zoaz zeinu hizkuntzaz

Atzo, gaur eta betiko abesti bat, jakin beharrekoa. Gure "Maritxu nora zoaz"  partikularra, eta nola ez, zeinu hizkuntzaz!



2016/10/24

Euskararen eguna

Apenas hilabete falta zaigu Euskararen egunerako, eta lanean jarri beharko gara!
Hona hemen aurten ikasi beharrekoa. Imanol Urbietari gure omenalditxoa egingo diogu, horretarako Imanolen abesti batzuk hartu eta poupourria egin dut, beti ere gure gorren andereñoen laguntzarekin, laguntzeko beti prest daude, eta hori eskertzekoa da. Mila esker neskak! danok abestera abotsa eta eskuekin!



2016/10/12

Erritmoak asmatzen

6. mailarako hurrengo lana prest dago. Lan honetan, berriro zuek izango zarete protagonistak, helburua: erritmoak  asmatzea!!
Oraingo honetan,  lana Webquest moduan luzatzen dizuet. Hauek egiteko erabiltzen nuen aplikazioa desagertu da, beraz gure wix maitearekin sortu dut, formatua mantenduz. 
Webquestak zer diren eta nola egiten den lan jakiteko, KLIKATU HEMEN.
Funtsezkoa....ondo irakurri eta ordena jarraitu!


2016/10/11

Erritmoa lantzeko ariketa

Egun hauetan, Mousikarma blogako Ana Petrirenak sortutako ariketa polit hau landuko dugu. Bertan, beste gauzen artean, erritmoa, beltza eta honen isilunea landuko ditugu.  
"Ghostbusters" filmako musika erabili du.



Bide batez gure "Jolasten ikasi" wixean gehituko dut.





2016/10/10

Kantari


KANTARI APP. Sakeleko telefonoan instalatzeko aplikazioa da. Bilbo Kantari, Zorrotza Kantari, Plentzia Kantari, Gabon Kantak, Athletic Kantari eta bestelako kantaldietan erabiltzeko euskal abestien liburuxka digitalak biltzen ditu. 
Bideo-karaokeak ere badaude.




2016/09/30

Lan ta Lan 2016-17

Urtero bezala "2016-17 ikasturtea, Lan ta Lan" prest dago. Datorren astetik aurrera betetzen hasiko gara. Badakizue, bertan klasean egindako lanak sartuko ditut, bi helburu nagusiekin: Alde batetik gure ebaluazioak egiteko, eta bestetik  ikusten dugunean gozatzeko. 
Gogoratu, aurreko urteetako lanak ikusi nahi baldin badituzue, eskumaldeko "nire wixak" atalean aurkituko dituzue.


2016/09/28

Imanol Urbietaren omenez

Gaur, Imanol Urbieta hil da. Hamaika kanta sortu zituen, guztiok ikasi, abestu eta irakatsi ditugunak. Nork ez ditu ezagutzen, Ran Rober Ran, Txiki txikia, Jon Braun, Haizearen herrira, Udaberrian kantuz, Lotan nago, O bugi bugi eta abar luze-luze bat, amaigabea.
Egun tristea gaurkoa, baina hona hemen nire omenaldi txikia: "Eskoletan zure kantak abesten,dantzatzen, jolasten, ikasten, gozatzen jarraituko dugu. Zu bazoaz, baina zeuk egindako lan itzela ez da bertan behera geldituko, zure abestiak gurekin betiko egongo dira."

 Urak dakarrena urak daroa, zuk emandakoa gurekin gelditzen da












Eskerrik asko, Manolo !!



 BAKARRIK ETA LIBRE 

2016/09/16

Julio Paynoren lana

Julio Payno eta bere bloga AULA DE MÚSICAren jarraitzailea naiz, asko gustatzen zait Juliok asmatzen, eta sortzen dituen ariketak eta jolasak (egunen baten horrelakoak egiten ikasi beharko dut!) . Zuek, jada, bere lana ezagutzen duzue, behin baino gehiagotan erabili dugu eta: Ale hop, Monbaza, Soinuen tinbrea.....
Gaur bi ariketa berri aurkeztu nahi dizkizuet:
      1. J.S.Bach eta bere lana 2. SUITEKO BADINERIE zatia ezagutzeko ariketa oso polit bat. Gorputz perkusioaz edo m.tresnekin egiteko aukera dugu.



      2- GAUZAK deitutako ariketa honetan, Orff instrumentazioa erabili beharko dugu! 



ZONA DESCARGAS : Hementxe dituzue ariketak deskargatzeko edo txertatzeko hainbat aukera.

2016/09/09

Haur hezkuntzarako materiala

Material asko erabiltzeko aukera dagoenean, dena leku batean biltzeko beharra sortzen zait, eskura eta klik batean eukitzeko modu ezin hobea da eta.
Oraingo honetan HHrako gehien erabiltzen dudan materiala pilatu egin dut, eta gehitzen joango naiz. Barruan dagoena ez da nik prestatutakoa bakarrik, beste hainbat pertsonen lana ere hemen dago, gehien bat, Agurtzane Goitia eta Antton Jauregirenak, mila esker.
Pixkanaka- pixkanaka, LHko materiala ere elkartzen joango naiz.
Has gaitezen!



2016/09/05

Zapiak airera

Berriro martxan!!
Pilak kargatuta, ikasturte berria hastera goaz, eta ondo baino hobeto egiteko abesti hau ikasi eta dantzatuko dugu.
Aurten ere lan egiteko era, antzekoa izango da: Abestiak, dantzak, g.perkusioa, musikogramak, jolasak, m.tresnak...Hori guztia eta gehiago, helburu bakar batekin: " EGITEN IKASI".
Beraz, ipurdia eserlekuetatik altxatu eta has gaitezen! 
ONGI ETORRI!



2016/07/02

Oporrak!!

Ikasturtea amaitu eta oporretara joateko unea heldu, dena ti ta batean. 
Deskantsatu, gozatu, bidaiatu, ikusi, ikasi, ikutu, galdetu, jolastu, abestu, dantzatu.... bururatzen zaizuena egin. Nik behintzat hori guztia egiten saiatuko naiz.
Ondo pasa, eta irailean berriro bueltan!! Muxu handi bana!!


2016/06/29

PowToon

Gaur goizean, azken eguneko lantxo bat egiteko enkargua eman didate, argazki-bideo muntai bat sortu behar izan dut, eta trasteatzen, PowToonera heldu  naiz. Jadanik estrenatu dut eta aukera asko eta ezberdinak ematen ditu. Zerotik hasi, edo dauden txantiloiak erabili. Zeuk nahi duzun denbora, erraza erabiltzeko eta muntaiak egiteko ariña.


2016/06/26

6. mailako agurra

Eta eguna heldu zen, 6. mailako ikasleek agur esateko eguna. Goizean tailerrak eta hainbat ekintza egin ostean, ikasle eta familientzako prestatutako ekintzak egiteko unea heldu zen. Patioan, lotsa nabaria izan arren, areto nagusira igotzerakoan, badirudi gustorago sentitu zirela, eta hantxe ikusi genuena benetan izugarri polita izan zen.
Hementxe duzue gure Joe Satrianiren "Crowd Chant". Beste guztia ikusteko eskolako blogera jo, basurtobloga.


.

2016/06/14

Incredibox

Aspaldiko aplikazio hau, INCREDIBOX, abestiak sortzeko era erraza eta dibertigarria da. Musika jardunaldietan berriro irten zen, eta azkenengo aste hauetan trasteatzen ibili zarete. Datorren ikasturtean lasaiago erabiliko dugu, baina bitartean etxean abestiren baten bat sortzen animatzen baldin bazarete, hemen dago zeuen eskura. Nire emaila zein den badakizue, beraz, animatu eta bidali! 



Adibide batzuk:




Lan ta Lan 15-16

Ikasturtea amaitzear dago, eta gure egin beharreko guztiak bukatu ditugu jada. Beti bezala hementxe klaseetan landu ditugun hainbat ekintza dituzue, danak ez, ezinezkoa, baina asko bai. Ikusi zeuenak, baina beste kurtsoetan egin dituztenak ere kuxkuxeatu, lan polita egin duzue eta.



2016/05/30

Musika ikasten ari gera

Sekula ez da berandu!, azkenean aurtengo lehenengo mailako ikasleekin bideoa grabatzeko aukera euki dut. 
Aukeratutako abestia MUSIKA IKASTEN ARI GERA izan da. Ikasten eta prestatzen primeran pasatu dugu.






2016/05/25

Kahoot

Entzunda neukan aplikazio hau, baina gaur ezagutu eta frogatu dut. Oso, oso interesgarria iruditu zait.
Galdetegiak, errepasoak, eta okurritzen zaigun guztia sortzeko aukera ematen du, eta dena jolas moduan eginda. 
Ordenagailu, tablet, zein mobilarekin jolastu daiteke. Umeentzako oso erakargarria eta motibagarriak benetan.
Gozatu!!






Tutorial bat ere





2016/05/23

Kontaidazu! kantaidazu!

Aspaldin ezagutu nuen materiala da hau. Bertan ipuinak eta abestiak daude, eta aukera politak ematen dizkigute.
Egileek paperean eta CD batean prestatu zuten, gaur egun deskatalogatuta dagoena. Baimena eskatu nien nire erara jartzeko, eta baietza jaso ondoren lanean jarri nintzen.
Momentuz, niri interesgarriak iruditu zaizkidanak jarri ditut, baten bat gehiago jartzea nahi baldin baduzue, esan eta gehituko dut.


2016/05/22

2016/05/12

Rocioren esku jolasa

Gaur, gure 2. mailako Rociok, berak eta lagun batek asmatutako esku jolasa erakutsi digu. "Dan dan deo deo". Naroarekin egin du guk ikusteko. Datorren astean, denok egiten saiatuko gara?
Hasi praktikatzen!!




Letra

DAN DAN DEO DEO
DAN DAN DEO DEO
TXIS TXIS DEO DEO
TXIS TXIS DEO DEO
AKOMINI YEAH YEAH
AKOMINI YEAH YEAH
UKO PAKO UKO PAKO
UKO PAKO UKO PAKO
UKO PAKO
YEAH YEAH 
YEAH!!


2016/05/07

Musika eskolak eta konserbatorioa

Azkenengo aste hauetan zuetariko askok musika eskolen inguruko informazioa eskatu didazue. Hementxe aukera batzuk botako dizkizuet, gero zuek aukeratu ahal izateko.
Bilbon hainbat aukera ditugu, hauetariko bi hauek dira:
BILBAOMUSIKA. Hauek pixkat ezagutzen ditugu, eskolara etorri ziren eta. Bilboko musika eskola da, eta bertan E.Herriko musika tresnak eta klasikoak ere ikasi ahal dira, dantzak ere ahaztu barik, noski:


Beste aukera bat, BILBOKO JUAN CRISOSTOMO DE ARRIAGA MUSIKA KONSERBATORIOA da. Honen alde ona da, ikasketak aurrera begira, musika batxilergoa egiteko aukera ematen duela.

Bilbotik irteten baldin bagara pixkat, beste bi aukera ezberdinak, baina oso politak eta baliagarriak ezagutu ditzazkegu.
Barakaldon HALADZIPO kultur elkartea, oinarri E.Herriko kultura hartzen dute. Oso aukera polita.


Eta bukatzeko ADIMUSIK, Portugaleten sortu berri duten "centro de música y artes escénicas". Entzun dudanagatik oso ondo dago, eta ikasteko era ere, osos motibagarria.


Ez dira dauden aukera guztiak, ez, beraz, hurbildu zaitezte, galdetu, frogatu, eta gustora baldin bazaude apuntatu zaitezte!


2016/05/05

Munduko dantzak

Lantxo hau sortu dut, ikasturteetan zehar lantzen ditugun dantzak jartzeko. 
Orain arte, musika alde batean, bideoak beste batean, mapa eta historia ere aparte neukan. Behingoz, dana elkartzen hasi naiz, beti bezala, klik batean dena eskura eukitzeko. 
Momentuz lau herrialde ditugu, ez dira gutxi!
Zeozer faltan botatzen baldin baduzue, esan arazo barik.
Mila esker DANZAS DEL MUNDO blogari daukan material baliogarriagatik.


2016/05/04

6. mailako lanak

Hementxe dituzue 2. ebaluazioan andereño Ziortzarekin egin zenituzten lanak. Batzuk oso ondo daude, baina beste batzuk....hausnarketa egin beharko dugu horren inguruan, ezta?



2016/05/03

Musikla Tresnak ezagutzen

Gaur Musika Tresnak lantzeko beste jolas bat ezagutu dut, pozikikasi blogean ikusita. Interesgarria iruditu zait, eta horregatik aurkezten dizuet, ditugun jolasetan  ere, JOLASTEN IKASIn, gehitu egin dut. Hauxe da, klasean ere frogatuko dugu.


2016/04/29

Orff-enea

Musika tresnen inguruko ikastaroa egiten ari naiz, eta Antton Jauregirekin armonika eta Orff musika tresnak lantzeko aukera euki dut. Armonika jada aurten hasi gara lantzen, eta oso gustora gainera.
Baina Orff instrumentazioa, "orkestra" moduan oso gutxitan erabili izan dut, besteak beste, gure musika saioak hain laburrak eta eskasak izanda, beste gauzetan sakontzea nahiago izan dudalako. 
Anttonek, berak nola lantzen duen erakutsi digu, beti bezala eta niri gustatzen zaidan moduan era plaktikoan, alegia jotzen. Eta orain "argia" ikusten hasi naiz, beraz, ikasturte honetan hasteko berandu gabiz, baina hurrengorako landuko ditugu, ziur!
Mila esker Antton egindako lanagatik.



2016/04/19

BilbaoMusika eskolan

Gaur, BilbaoMusikatik musikari talde eder bat etorri da bisitan, Aikoko Patxi Laborda buru izan delarik.
Euskal Herriko musika tresnak erakustera eta jotzera: Txistua, dultzaina, alboka, panderoa, soinua..... dantza pixkat ere egin dugu!
2. zikloko ikasle eta irakasle primeran pasatu dugu, errepikatzeko moduan egon da eta. 
Gogoratzen dizuet, musika tresnak hauek, edo beste batzuk jotzen ikastea ez dela hain zaila, horretarako musika eskolara hurbildu eta matrikulatu zaitezte, lor dezakezue eta!
Hementxe, beti bezala, argazki eta bideo batzuk.


2016/04/14

Pentagramaenea 2

2. ebaluazioaren geldialdiaren ostean, aurrera goaz 2. mailan PENTAGRAMAENEArekin, hementxe duzue gure artisten bigarren atala, pertsonaia pare bat gehiago ezagutu eta txis pun. Hau pena!
Gogoratzen dizuet, LAN TA LANen egindako beste lanak daudela.





2016/04/13

Bim Bum 3. mailan

Aurten ere, Bim Bum abesti/jolasa landu dugu 3. mailan, ederto pasatu dugu prestatzen, sekretua konzentrazioan dago, badakizue!
Hementxe emaitza, gozatu.
Gogoratzen dizuet, zuek egindako lanak eta beste mailakoen lanak hementxe LAN TA LANen dituzuela ikusgai.






2016/04/08

Peru eta Otsoa

Aste Santua baino lehen nagusien txanda izan zen, BOS eta ODAIKO perkusio taldea, gaur, aldiz 1. zikloko ikasle eta irakasle, Sarrikoko musika konserbatoriora joan gara, Prokofieven "Peru eta Otsoa" ikustera. Bai, asteartean 6. mailakoak entsegu orokorra ikusteko aukera euki zuten egin zuten bisitan, baina gaurkoan txotxongiloekin ikusi dugu. Primeran egon da, errepikatzeko modukoa, beti bezala.
Ikasturtea amaitu baino lehen azkenengo ekitaldi bat eukiko dugu 2. ziklokoentzat, hauxe dantzaren ingurukoa.
Hona hemen gaurko argazki batzuk eta ikusitakoaren bideo txiki bat.

         Idoia Alonso eta Nera Uribek egindako lan bikaina da hau






2016/04/05

BOS-ra bisita

Lehengo urtean berandu ibili nintzen baina aurten lortu dut!. Eskolako 6. mailako ikasle eta irakasle BOSaren egoitza bisitatzera joan gara. 
Niri pertsonalki izugarri gustatzen zaidan bisita da, agertokiaren atzeko partea ezagutzea, kontzertuak nola eta non prestatzen diren, musika tresnak non eta nola gordetzen diren eta abar ikustea interesgarria da oso. Eta bidetik, ostiralean ikusi eta entzungo dugun obraren entsegua topatzen baduzu, Prokofieven "Peru eta Otsoa", bisita borobila bihurtzen da.
Primeran pasatu dugu, datorren urterako egutegian apuntatuta geldituko da.





2016/03/16

Hankan inurri txiki bat daukat

Egiten ari naizen ikastaroa bukatzear dago, eta gaur Iñaki, gure Herri Kulturako irakasle bikaina, ipuintxo batzuk kontatu dizkigu eta amaitzeko kanta bat irakatsi digu. Inurri bat erditik egonda animalien gaiarekin eginda dugun jolasean gehitu dut, ANIMALIEN IBILKERAn.
Ikasiko dugu, ezta?


2016/03/14

"Vaya orquesta" kontzertua

Aurten, andereño Ziortzarekin, Bilboko J.C.Arriaga kontserbatoriora joan zarete, BOSaren kontzertua ikusi eta entzutera. Asko gustatu zaizuela esan didate, izugarri pozten naiz. 
Hauxe da andereñoak egindako laburpentxoa: 

"Pasadan ostegunean 3., 4. eta 5. mailakoek goiz oso dibertigarria pasatu genuen, Bilboko J.C.Arriaga kontserbatorioan. Euritan blai metroa hartu eta tipi-tapa ODAIKO perkusio taldeak BOSekin batera prestatu zuten "Vaya orquesta" kontzertua entzutera joan ginen.

BOSaren soinu tresnak eta ODAIKOren perkusio tresnak elkartu eta izaugarri gozatu  genuen musika eta erritmoak dantzatzen.

Gustora bueltatuko ginateke!!"





ARGAZKIAN KLIKATU


2016/03/10

Chrome Music Lab

Atzo, Clase de Música 2.0 blogan bitxikeri honekin topo egin nuen. 
Musika, gehiago edo gutxiago, mundu guztiari gustatzen zaio. Horregatik, Chrome Music laben helburua, musika, era erraz batean, nola sortzen den jabetzea edo ohartzea da.
Hau lortzeko hainbat esperimentu, batzuk oso interesgarriak, proposatzen dizkigute.
Beldur barik hasi trasteatzen. 



2016/02/27

Joe Satriani

Ideiak burura etortzen direnean, lanean jartzeko momentua izaten da, hori da gaur gertatu zaidana. Gaur goizean, irratian, aspaldian entzuten ez nuen Joe Satrianiren abesti bat entzun eta klin!!! buruan zeozer piztu da, eta etxera heldu bezain laster lanean hasi naiz. 
Ez dut askotan esaten, baina nire ustetan oso lan polita gelditu da.
Gero eta gutxiago falta da eskolara bueltatzeko, beraz hasi prestatzen!!



2016/02/18

Albaola ezagutu

Eguna heldu da, eta azkenean Albaola itsas kultur faktorian egon naiz!, bai, San Juan baleontziaren istorioa kontatu digute, eta nola berregiten ari diren ikusi dugu. Iraleko R600 ikastaroan egin dugun oso bisita polita, merezi du. Animatu zaitezte eta joan.
Eta hemen, ideia bat egiteko, irudi batzuk zuekin elkarbanatu nahi ditut.


2016/02/17

Entzunaldienea

Antton Jauregik, gure ENEAzale gogokoena, lan berria prestatu du. ENEA berri honetan entzunaldiak lantzeko aukera ematen digu. Aukera paregabea eta ugaria, non aukeratu badugu eta. Batzuk, jadanik, landu ditugu, Vivaldiren negua...baina jarraituko dugu, bai! bitartean gozatu!.




Hauek dira beste ENEAK:


2016/02/01

Euri tanta

Pixkanaka-pixkanaka gauzak prestatzen noa. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ateratako azkenengo diskan agertzen den abestia duzue hau, EURI TANTA. Oso abesti polita, ikasteko erraza eta aukera bat baino gehiago ematen diguna: Abestu, dantzatu, gure keinu hizkuntzaz ikasi eta musika tresnekin jo ere. 




2016/01/12

Aste Santura arte lasaiago

Aste Santua pasa arte bloga, nahiz eta lanean jarraitu, pixkat lasaiago ibiliko da. Ohikoa den baino sarrera gutxiago eukiko ditu, beste gauzetan ibiliko naiz eta. Ondo izan!!