2015/03/26

Gure musikagileak!!

Urtarrila hasieran lan hau aurkeztu nizuen, bakoitzak abesti bat sortzeko ideiarekin. Lan honek hainbat gauza ikasteko helburua euki du, hoien artean: Sormena lantzea, musika sortzeko aplikazio bat ezagutu eta erabiltzea, elkarlana, interneten dauden orrialdeak "irakurtzen" ikastea..... Orokorrean dana lortu dela esango nuke, nahiz eta kasu batzuetan abestia ez bukatu. Ebaluazioa bukatu da, eta hementxe daude zeuen abestiak!! Agian baten-bat DJa, musikagile, abeslari bihurtuko zaigu?

http://iratxeallend1.wix.com/abestiak-sortzen

2015/03/20

Udaberrian kantuz

Udaberria heldu zaigu!! aitzakia perfektua udaberriaren inguruan dauden abesti, musikagile eta dantzak lantzeko. Haur Hezkuntzan Imanol Urbietaren abesti ezagun honekin hasiko gara.


http://iratxeallend1.wix.com/ehko60abestifamatuen

2015/03/12

AC DC Back in black erritmograma

Musikarma blogean, Musichicosen AC DCren erritmograma bat topatu dut, oso egingarria eta ezberdina iruditu zait, eta  ohitura ez galtzeko, hementxe dago nik erabiliko dudan guztia moldatuta eta batera.

http://iratxeallend1.wix.com/acdc-backinblack

2015/03/11

19. Korrika, gure bertsioa

Hemen dago gure eskolako bertsioa, aurtengo abestia letra asko dauka eta osoa ikastea konplikatu xamarra da, baina..... keinu hizkuntza ezin falta, sikeran leloan, ezta? hau bai erraza!! 
Gure KORRIKAWIXean topa dezakezue, baita KEINUHIZKUNTZAKOABESTIAKen ere!!
Eskerrik asko Miren Larreari, piktogramekin egindako bideoagatik, lan bikaina.


2015/03/02

Lan ta lan

Ikasturtea hasi zenetik hainbat eta hainbat ariketa eta ekintza egin ditugu, ez larritu, ondiño ez dugu amaitu eta!!! lanean jarraituko dugu, bai, baina bitartean, hementxe dituzue, orain arte egindakoaren lagin bat. Badakizue, grabatzen duguna, gero hausnarketa egiteko erabiltzen dugula, beraz, nahi baduzue, etxean egizue gurasoekin.
Gauzak gehitzen joango gara, beraz, adi egon!!

http://iratxeallend1.wix.com/14-15ikasturtekolana