Mezuak

Unibertsoa H.Hezkuntzan

Irudia
Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan "Planetak/unibertsoa" lantzen hasiko dira, eta musikan ere proiektura lotuko gara.  Materiala prestatuta, aitzakia perfektoa izan da erritmoa eta perkusioa lantzeko bideotxo bat egiteko, aspaldin ez nuela horrelakorik egiten! Hemen duzue prestatutakoa. Eta erabilgarria ikusten baduzue, arazo barik hartu, aldatu, eta zuen bertsioa egin. Horretarako da eta.

Refik Anadol: instalazioak, bolumena, sakontasuna, patroiak eta inprobisazioa

Irudia
Lehengo urteko ekainean hasitako proiektuari bukaera eman diogu. Nahikotxo luzatu gara, bai, beste proiektu batekin buru belarri gabiz eta. Baina emaitza eta talde lan oso interesgarriak suertatu dira. - Zer eta nola margotu?, instalazioak nola eta nork sortu?, musika taldeka sortu, zuzenean, grabatutakoa, nolakoa izan behar da?... Galdera asko izan dira, eta erantzunak jarraian ikusgai dituzue. Oso interesgarria, benetan. Arte hezkuntza arlo bezala landuz: M.Hizkuntza, ikusentzunezkoak, eta plastika. Prozesua Gure instalazioak

Agate Deuna 2026

Irudia
Urtero bezala, Agate Deuna bezperan abestera irten gara. Aurten, DBHko 1. mailako ikasleek gurekin batera abesten egon dira. Datorren urtean berriro!

2. ebaluazioa martxan!

Irudia
Urte berria, ebaluazio berria. Eta horrek, gauza berriak ikasteko momentua heldu dela esan nahi du. Saioak ondo aprobetxatzeko, 1. eta 2. ziklorako material bateratua prest dago. 3. zikloan, dakizuenez, antzerkigintzan murgilduta gaude 5. mailan, eta "Logelan Logale" proiektuan 6. mailan. Egin beharreko lan guztiaren artean ez dezagun ahaztu hiruhilabete honetan datozkigun egun eta ekintza garrantzitsuak: Agate deuna eta 24. KORRIKA! 1. zikloa 3. maila 4. maila

Soinua Iratzarri

Irudia
Ikasturte hasieratik, 5. mailako ikasleek "Soinua Iratzarri" proiektuan murgilduta ibili dira. Musika bulegoren eskutik, bere musikagile, pedagoga, musikariak, arduradunak...oso erraza jarri digute egin beharreko lana.  Musika garaikidea entzun eta landu duten lehenengo aldia izan da, eta benetan errepikatzeko modua bidea izan dela. Jarraian egindako lanaren prozesua, eta emaitzaren bideoak ikusgai izango dituzue. Prozesua Kontzertua Lan bikaina talde!!

BOSkide 25-26

Irudia
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren BOSKIDE 25-26 programa atera dute. Bertan musikaren inguruko ekintza ezberdinak topatuko dituzue, bai eskola mailan egiteko zein familiarekin joateko. Ikusiko duzuenez, gure LOGELAN LOGALE kontzertua ere bertan dago!!, eta nahi izatekotan ikusteko eta entzuteko aukera izango duzue. Gogoratu, gure txanda apirilaren 28an izango da.

Unibertsolariak!

Irudia
3. mailan, aspaldiko kantu bat lantzen ari gara. Betizu klubean agertu ziren Unibertsolariak, ez da ordutik hona denbora alferrik pasa!!. Era egokian ahoskatzen ikasteko abesti aproposa da guztiz, baita erraza, eta dibertigarria ere. Filma ikustera animatzen bazarete hemen duzue