2017/02/24

Zinema musikatuz

Ostegun honetan, Sarrikoko Musika konserbatoriora hurbildu gara, BOSaren kontzertu didaktikoaz gozatzera. Beti bezala musika eta orkestra bikaina.






2017/02/16

Blogetan! Blog izarren bila

Azkue Fundazioak eta Argiak sortutako "Blogetan! Blog izarren bila" lehiaketan izena eman nuen, eta orain bozkatzeko momentua da, otsailaren 13tik martxaoren 10a bitartean egunero botu bat eman dezakezue.
Helburua argi dago, antolatzaileen hitzetan esanda:
"Euskarak sarean geroz eta presentzia handiagoa izateko helburuan bat egiten dute Azkue Fundazioak eta Argiak. Mundu digitalean euskaraz aritzeko hautua egin duten pertsonak prestigiatzea da horretarako bide bat".
Beraz, nahi baduzue, hementxe bertan edo blogaren eskumaldean bozkatzeko lotura utziko dizuet. 




2017/02/15

Kontzertu didaktikoak

Aurten hainbat kontzertuetara joango gara, denak martxoan izango direnez lan handia eta denbora gutxi dugu. Lan hori errazteko asmoz, wix batean elkartu dut material guztia, baita guk gelan landuko duguna ere.


2017/02/13

Kanonenea

Lasarteko berritzeguneko musika mintegiko kideek, kanonen inguruan lanean egon dira, eta lan guzti horren emaitza hemen duzue. 
Aukera gehiago kanonak lantzeko. lan bikaina!


2017/02/08

W.A.Mozart wixa

Dakizuenez, 5.mailan, W.A.Mozart lantzen ari gara. Zuek ekarritako informazioa oinarritzat hartuta, wix hau sortu dut, material guztia gure esku eukitzeko asmoz.


2017/02/03

Agate Deuna Basurton

Nahiz eta Agate Deuna bezpera bihar izan, eskolan gaur irten gara oles egitera. Eguraldiak azkenean lagundu gaitu, eta Basurtoko kaleetatik, auzokideek ikasleek abesten entzuteko aukera euki dute.







2017/02/02

Typanote

Esaldi bat idatzi, eta aplikazio honek musika bihurtuko du. Hauxe da TYPANOTEk egiten duena.
Zelan dabilen ikusteko, 5.mailan Mozarten inguruko esaldiak idatziko dituzue, eta sortzen den musika, esteka baten bidez, emailez bidaliko didazue. Ados?





Adibide bat:


2017/02/01

W.A.Mozart

5. Mailan, W.A.Mozart lantzen ari gara. Horretarako hainbat ekintza egin eta egingo ditugu: informazioa gelara ekarri, guztion artean elkarbanatu, "Amadeus " filma ikusi, eta bukaeran kahoot bat landutakoa errepasatzeko.
Hona hemen, PREZI batean, guztion artean ateratako informazioaren laburpena.