2015/10/29

Animalien ibilkera

Haur Hezkuntzan Animalien ibilkera abestia landuko dugu, eta animalien inguruan hainbat ekintza egingo ditugu, abestu, entzun, grabaketak egin.... eta dena jolasten dugun bitartean, taula prest, dadoak hartu eta has gaitezen!!

http://www.genial.ly/View/Index/57c45fbf1f0ad60c6059ae75

Euskal Herriko musika tresnak

Atzo topatu nuen wix honetan, EHko musika tresnak lantzeko aukera eukiko dugu. Nola landu aurrerago ikusiko dugu, gelan danok batera, taldeko lana, bakarkako lana.....
Irungo musika mintegian egindako lana da hau, niretzat oso baliagarria eta erabilgarria.

http://musikamintegiairun.wix.com/euskal-musika-tresnak
 

2015/10/28

Musika errekurtsoen bankuak

Gure Agurtzane Goitiak, Musika gela PDI bloga, "MUSIKA ERREKURTSOEN BANKUAK" baliabidea sortu du, bertan hainbat web, blog e.a eskura eukiko dituzue.
Lan hau sortzeko erabili duen aplikazioa PEARLTREES da, antolatzaile bat, sartu eta trasteatu.

http://www.pearltrees.com/marijeuraga/musika/id6486685



2015/10/26

OSKORRIren agurra

"Ekainean iragarri zuen bezala, 70eko hamarkadaren hasieran abiatutako ibilbideari amaiera emango dio Oskorrik udazkenean, Hauxe da despedidia birarekin." BERRIA egunkaritik hartuta.
Askok ez duzue ezer jakinko Oskorri musika taldeari buruz, baina 1972. urtetik  gaur arte, hau da, 40 urte baino gehiago, euskal musika munduan ibili den taldeari, merezi duen agurra emango diogu.
Hementxe duzue, aspaldin prestatutako lana, pixkat berrituta, ta guretzako prest. Has gainezen ikasten eta abesten!!!

http://iratxeallend1.wix.com/oskorri1

2015/10/21

4. mailan TUN PA

4. mailan gorputz perkusioa lantzen egon gara. Horretarako TUN PA lana prestatu dugu. Lehenengo grabaketa, 4. Bkoekin egin dut. 4. Dkoen txanda datorren astean izango da. Gozatu!



2015/10/20

3. mailan ZINEMARA GOAZ!!

Hementxe dago, gelan egindako lehenengo lana. "ZINEMA" koreografia prestatzen egon gara. Ezin hobeto pasatu dugu ensaiatzen eta emaitza ere, nire ustetan, ez da bat ere txarra.
Orain, beti bezala bideoa ikusi ondoren, egindako lanaren ebaluazioa egiteko prest egongo gara.
Lan hau Josu Mugikak antolatutako koreografian oinarrituta dago.

2015/10/11

Tun Pa

Gelan "Tun Pa" lantzen ari garela, batzuk erritmoaren doinuarekin hobeto barneratzen duzuela konturatu naiz, beraz, piano eta bateria oinarriak sortu ditut, baita partitura ere.

http://iratxeallend1.wix.com/gorputzperkusio#!about/cf5y

2015/10/04

Albaola dantzatzen

Oraingoan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Albaola" abestia hartu dugu eta koreografia ikasten hasi gara. Zeñek daki noiz eukiko dugun danok batera dantzatzeko aukera, agian pentsatzen duguna baino hurbilago!


http://iratxeallend1.wix.com/albaola