2015/05/27

Kontzertura goaz!!

Gaur, Bilboko goi mailako kontserbatoriora joan gara BOSeko kontzertu didaktiko batekin gozatzera. Klasean landuta, bagenekien pixkat zertaz zihoan istoriotxoa, zeintzu musika tresnak agertuko ziren, musikak.....baina dena ez, noski!! 
Benetan merezi izan du, kontzertu bikaina, eta umeen gustokoa, denok eskolara pozik eta abesten!!


2015/05/23

koreografiak

Ez dakit ikasturte honetan denbora eukiko dugun ala ez, justu gabiz eta, bestela irailerako prest daukagu.
Musika hauekin, musika irakasleen jardunaldian koreografiak egin genituen Josu Mugikaren eskutik. Ezin hobeto pasatu genuen, dibertigarria, barreak...., beraz, guk eskolan egiten saiatuko gara ere!
Musika hauekin alde batetik zinemara joango gara, eta bestetik indiako bolywooda ezagutuko dugu!!



2015/05/21

Musika irakasleen VI. jardunaldia

Gaur musika irakasleen VI. jardunaldia ospatu egin da, bertan ikusitakoa, entzundakoa, eta batez ere egindakoa, benetan itzela izan da!!
Idei berri pilo material berria prestatzeko, lan handia aurretik, baina gogotsu!
Gauza batekin bakarrik gelditzea....ezinezkoa!!: Itziar eta Agurtzane BOOMWHACKERSen erabilera praktikoa azaltzen, "GELAN KANTUZ" Basilio Astúlezezekin, zoragarria benetan, fenomeno bat da!!, eta "DANTZA ETA MUGIMENDUA GURE GELETAN" Josu Mugikarekin.....
Hoietatik guztietatik, zeozer landuko dugu: abestiren baten bat, koreografiak ere....



http://www.b03sestao.es/home/noticias/vimusikajardunaldiak2015

2015/05/11

"Haizearen Herrira" Keinu hizkuntzaz

Bagoaz ikasturtea amaitzen, eta nola ez, azkenengo abestirako ere, gure eskolako keinu hizkuntzako andereñoen laguntza euki dugu. Mila, mila, mila esker kurtsoan zehar egin duzuen lan guztiagatik!! gozada bat izan da zeuekin lan egitea. Eta datorren urtean, zuek nahi baduzue jarraituko dugu!!
Berriro ere, mila esker: Saioa, Nekane, Tania, Noemi, Vanesa, Saioa eta Nagore!!!
Eta hementxe gure bideoa, danok ikastera!!



2015/05/07

AC/DC 3. mailan

3. mailan AC/DCren "Back in Black" lantzen egon gara. Behin erritmograma ta musika tresnak landuta, grabaketari ekin diogu, hemen emaitza. Artistaz inguratuta nago!!