Simamaka abestia lantzen egon gara 6. mailan, lan bikaina!!
2015/04/30
2015/04/27
2015/04/23
2015/04/20
The cure, Close to me
"The Cure Ingalaterrako rock musika taldea da, 1976. urtean Crawleyen, Sussexen, eratua. Robert Smith,
taldeko abeslari eta kantugilea da handik honakora ibilbide osoa bizi
izan duen bakarra, eta asko dira formaziotik pasatutako musikariak."
Ikasturtea bukatzeko rock alternatiboa, post-punka musika mota egiten duen talde hau ezagutu eta landuko dugu.
Horretarako musika tresna ezberdinak erabiliko ditugu, zeñek daki: txirula, armonika, Orff musika tresnak......

2015/04/15
Kontzertu didaktikoa
Datorren maiatzaren 27an, 2. eta 3. mailako ikasleekin, Sarrikoko musika konserbatoriora hurbilduko gara kontzertu bat ikusi eta entzutera. Zorte itzela izan dugu, kontzertuaren gaia ZIRKOA izango da eta!! gure iñauterietan bezala. Hementxe duzue, eguna heldu baino lehen lantzen saiatuko garen hainbat gauza.
2015/04/14
Vivaldiren Lau Urtaroak
Dakizuenez, orain direla hilabete pare bat, Antton Jauregi ezagutzeko aukera izan nuen, ta nola ez, berak sortutako hainbat lanen eta ideien berri ere.
Horietako bat, Vivaldiren "lau urtaroak" lanean oinarritutako istoriotxoak aurkeztu zizkigun, eta izugarri gustatu zitzaidan materiala, ta lantzeko modua eta aukerak, beraz, bere materiala erabiltzeko eta wix batean jartzeko baimena eskatu nion, baietz esan zidan eta segidan lanean hasi nintzen.
Antton Jauregiren beste materiala hementxe aurki dezakezue: MUSIKAENEA
PENTAGRAMAENEA
ARMONIKAENEA

Oraindik gauzatxo batzuk falta dira, osatzen joango naiz, bitartean, zuek zeozer gehitzeko aurkitzen baldin baduzue, lasai bota eta gehituko dut.
Eta orain.....istoriotxoak kontatzera!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)