2014/12/30

Abestiak sortzen

2. ebaluazioa hastear dago. Hementxe duzue ikasturteko bigarren lana, oraingoan abesti bat sortu beharko duzue. Ea zeuen gustokoa den!

http://iratxeallend1.wix.com/abestiak-sortzen

2014/12/21

Gabon kantak 2014

Lehengo ostiralean Gabon kantak abesten egon ginen eskolan. Primeran pasatu genuen. 
Orain, danok, merezitako oporrak disfrutatzera!! Datorren urtean gehiago, beraz, indarrak hartu!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

http://iratxeallend1.wix.com/gabon-kantak-2014

2014/12/11

Euskararen eguna 2014.

Abenduaren 3an, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA, ospatu zen. Eta gure eskolan  hainbat ekintza prestatu genituen. Hoien artean, musika klaseetan lantzen egon garen ESKUETAN abestia eta dantza.
Hemenxte duzue guztion lanaren emaitza, ezin hobeto pasatu genuen!! 
Lan bikaina, zorioank!!


2014/12/10

Munduko abestiak ,Amerika Basurto

Ebaluazio honetan MUNDUKO JOLASAK lantzen egon gara, Amerikakoak hain zuzen ere, eta honen barruan, nola ez, MUNDUKO ABESTIAK ikasi digutu. Orain ikusiko duzuen bideoa, jadanik klaseetan aztertuta dago, eta hobetu beharreko gauzak zeintzuk diren badakigu, baita oso ondo egin ditugunak ere. 

 

2014/12/07

Haur kantak, Euskal Herriko 60 abesti kantatuenak

Asteburu honetan, urtero bezala, Durangoko azoka ospatu egin da. Hantxe egon gara, eta beti bezala ere, zeozer erosi dut. 
Aurten "Haur Kantak, Euskal Herriko 60 abesti kantatuenak" liburua erosi dut. Hementxe duzue era digitalean, abestien hitzak, bideoak eta audioak. 
Argazkian klikatu abestien letrak ikusteko.
Informazioa gehiago hementxe.

http://issuu.com/naiz.info/docs/haur_kantak_web/1?e=5129428/5787254 


Euskal abestiak berrituta

Aspaldin prestatutako wixa berrituta. Hementxe dituzue euskal abesti mordotxo bat entzuteko, ikusteko, irakurtzeko...... disfrutatu!

http://iratxeallend1.wix.com/eskolako-abestiak-11-12

2014/11/27

Urtebetetzea

Gaur, urtebetetze eguna daukagu!. Musika eta euskara blogak  hiru urte betetzen ditu!! ariñeketan pasatzen da denbora, bai! 
Hainbat eskoletatik pasatu gara biok , hortxe dago nirekin eskola orduetan. Hortxe dago eta egongo da! ZORIONAK!!!



2014/11/25

Euskararen eguna 2014

Urterolez, abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu. Hainbat ekintzen artean, abestea eta dantzatzea ere egokitu zaigu.

http://iratxeallend1.wix.com/euskarareneguna2014

Gabonak 2014

Gabonak bueltan daude, eta urtero bezala Olentzero datorrenerako abesti batzuk prestatuko ditugu. Hementxe dituzue aurtengoak. Abestera!!!

http://iratxeallend1.wix.com/gabon-kantak-2014-15

2014/11/21

SINFOKIDS 2

Gaur goizean SINFOKIDS 2 ezagutzera joan naiz. Oraingoan, aurkeztutako materiala benetan interesgarria eta erabilgarria iruditu zait, beraz, erabiltzen hasiko gara.

2014/11/17

2014/11/06

Korrika 19

Ika ika ika, hemen dator korrika 19!!!
Aurten, Urepeletik Bilbora, 2015eko martxoaren 19tik 29ra. hasi motorrak berotzen!



http://www.korrika.org/hemeretzi/index.php?lang=eu
klikatu argazkian

2014/10/30

Partifi, partiturak banatzeko aplikazioa.

Gaur, musika mintegia euki dugu, eta aplikazio berri bat ezagutu dut: PARTIFI.
Askotan partitura bat daukagu hainbat musika tresnentzako edo abotsentzako, baina guk bakarrik melodiaren partitura erabili nahi dugu. Honekin banaketa egin dezakegu abots edo m.tresna  bakoitzarentzako partitura bat sortuz. Oso erabilgarria, eta erabiltzeko erraza, benetan!
Hementxe duzue adibide bat:

Adams Familia



http://partifi.org/
 

2014/10/29

ANIMUSIC

Aspaldin ANIMUSIC, musika animatua ordenagailuz eginda, ezagutu nuen. Ez baduzue ezagutzen, orain daukazue aukera. Argazkiaren barruan bideo pilo ikusteko eta disfrutatzeko aukera duzue. Musika tresna bereziak eta oso bitxiak agertzen dira. Ondo pasa!
https://www.youtube.com/user/AnimusicLLC

2014/10/24

Kimutx proiektua

KIMUTX, KANTA ETA IPUIN BILDUMA BAT BAINO GEHIAGO!!
Asmo nagusia, zero-hamabi urte bitarteko haurrek, eguneroko ekintza zehatz batzuk modu alaiean, jostagarrian eta maitakor batean gauzatzen laguntzea da, burututako jarduerak Euskal Herriko kulturaren testuinguruan kokatuz.

http://www.kimutx.eu/kimutx-ipuinak-izakien-astea.php

 Argazkian klikatu

ZeinuTX: Kimutx ipuin-sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez izeneko azpi proiektua sortu da. Horri esker, haur eta gazte gorrek, nahiz gorrak ez direnek, elkarrekin Kimutxen ipuinez gozatzeko aukera izango dute.
http://www.kimutx.eu/kimutx-albisteak-zeinutx.php
 Argazkian klikatu

2014/10/22

5. mailan txirularekin "Two gangs" jotzen ari gara, hementxe gure lana errazteko bideo bat, hori espero dut behintzat!! Animo!!


2014/10/20

Askotan koreografia berriak asmatu behar ditugu, hementxe lagungarriak izango zaizkigun batzuk!!

https://www.youtube.com/user/kantaridebagoienean/videos

Munduko abestiak, Amerika

Ikasturte honetan zehar, munduko abestiak eta jolasak ezagutzen joango gara. Amerika izango da lehenengoa. 





2014/09/09

Hemen gaude berriro!!! 
Ikasturte berria hasi da, eta nire kasuan eskola berri bat ere, beraz, pixkanaka-pixkanaka martxan jarriko dut bloga. Bitartean, daukaguna erabiltzen hasiko gara.

Ongi etorriak eta ikasturte berria disfrutatu!!!!


2014/06/17

Gorantz goaz go, go!!! Lip Dub

Ikasturtea amaitzear dago, eta aurten amaiera polita emateko, eskolako euskal astean LIP DUB bat grabatu dugu, horretarako Euskal Eskola publikoaren " Gorantz goaz, go, go!!!" abestia erabili dugu. Primeran pasatu dugu, prestatzen eta grabatzen.
Hona hemen egindako lanaren fruituak
Eskerrik asko egindako lanagatik eta primeran pasatu udan!!!!!



2014/05/29

Kurtsoa amaitzeko, 3. mailan, ipuin musikalak lantzen egon gara, eta "EURIA BEHAR ZUEN HERRIA" prestatu dugu.
Grabaketa egiterakoan hainbat gauza kontutan hartu behar izan ditugu: Arreta mantendu, entonazioa eta ahotsaren bolumena, egin beharreko erritmoak, kanpoko zaratak ekiditu...
Eta hemen duzue egindako lanaren grabaketa.




2014/04/10

Sherezade

Maiatzan BOSaren kontzertura joango gara, bertan Sherezaderen istorioak ezagutuko ditugu Rimsky Korsakoven musikaren eskutik.

http://iratxeallend1.wix.com/sherezade

2014/04/01

Lehengo urteko Musika irakasleen IV. Jardunaldian, Ana Alegre Vals egon zen gurekin, Dalcrozen erritmika azaltzen eta praktikan jartzen. Laburra baina oso interesgarria, errepikatzeko modukoa.
Aurten gehiago eta hobeto!

 


2014/03/26

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia aurkeztu da gaur Bilboko Kafe Antzokian. Aurtengo kanta sortzeko, Enkarterrietako bertsolari, musikari eta pailazoen laguntza izan du. Aitor Arrutia bertsolaria izan da letraren egilea, eta musika Siroka taldeak sortu du. Grabaketa Balea estudioetan egin da, eta hainbat kolaborazio izan dira: Erik Berganza (Hilairai), Iñaki Arza (Mild) eta Alberto Jauregi musikariak, “Puski eta Txurruski” pailazoak eta Balmasedako  Mendia eskolako haurrak.

Aurten indar handiagoarekin...... GORANTZ GOAZ, GO GO!!!!

http://jaia2013.ehige.org/


Abestiaren leloa ikasi beharko dugu behintzat, ezta??? hementxe duzue. 

Altxatu besoak 
hastera doa jaia 
Gorantz goaz Go! Go! 
Bidean inor ahaztu gabe 
gure hezkuntzaren alde 
eskola publikoaren alde

2014/02/11

Eta dantzekin jarraitzen dugu, oraingo honetan, 
2. mailakoek Frantziako "La Badoise" egin dute. 


2014/01/30

Baliabideak euskaraz

Euskaraz online materiala topatzea ez da erraza, horregatik, niretzako, horrelako orrialde baten berri eukitzea, eskertzekoa da, benetan.
Aprobetxatu eta ahal izatekotan erabili!!

https://sites.google.com/site/jolastuzikasi/euskara