2018/03/25

Musika eneak

Antton Jauregik bere materiala handitzen doa, oraingoan txirulazaleentzako material bilketa berria sortu du, dena eskura. Hona hemen bere baterial guztiak ondo baino hobeto batuta. 


2018/03/23

"Munduko jolasak", E.Herria

Hirugarren urtea izango da, gorputz hezkuntza eta musika arloetan MUNDUKO JOLASAK proiektua aurrera eramaten duguna.
Amerika, Europa, eta oraingoan etxean geldituko gara, E.Herriko jolasak, dantzak, eta abestiak landuko ditugu. Materiala, prest daukagu, oinarria noski, falta dena, Aste Santuan bueltan guztion artean osatu beharko dugu eta.




2. ebaluazioa

2.ebaluazioa bukatu berri dugu, LAN TA LANen duzue, beti bezala, egindako hainbat lan.
Oporretatik bueltan azkenengo txanpa!!


2018/03/13

Non daude nire lagunak? zeinu hizkuntzaz

Durangoko azokan erositako Kurkuluxa elkartearen  "ONGI ETORRI LAGUN" diskatik, "Non daude nire lagunak?" abestia ikasten gaude 1.mailan. Zeinu hizkuntzaz prestatu genuen baita bideoa grabatu ere, baina karaokea.....falta zitzaigun!!! Gabi De La Mazari, berriro ere, emaila bidali nion atzo faborea eskatzen, eta berriro ere ti ta batean prestatu du.
Bi bideoen lotura da emaitza. Taldeko lan bikaina!
Mila mila esker Gabi egindako lanagatik!!



2018/03/12

5.mailako lanak

"Erakusketa bateko margolanak" proiektuarekin ibili gara 5. mailan, oso gustora egia esanda, uste nuena baino askoz hobeto. Aste honetan lana grabatzea tokatzen zaigu, eta 5.D.1 taldean jada lana egin dugu. Datorren astean, aurkeztu, Kahoota egin eta oporrak!
Hezkuntza greba egunak direla eta, 5.D.2n pixkat atzeratuta ibiliko gara. Baina prest daudenean, erakusgai jarriko ditugu, noski!
Momentuz sortutakoarekin oso pozik nago, lan bikaina!


6. mailako Padletak

6. mailan, "GURE FAMILIAKO MUSIKA"rekin gora eta behera ibili gara. 4 astetan burutu behar izan dute lana, eta denak, era batean edo bestean, lana bukatu dute.
Oso gauza interesgarriak irten dira. Lan bikaina!


2018/03/06

AC/DC eta Zineman!

Klasean grabatzen ditugun ekintzak LAN TA LANen jartzen ditut, baina badaude batzuk, niretzat behintzat, sarrera aparte merezi dutenak.
AC/DC eta ZINEMA ekintzen kasua da hau. Oso ekintza politak, motibagarriak eta dibertigarriak irteten dira beti. Aurten, nola ez, ere!!




3. mailan "Zineman!"






2018/03/03

Konplize ditut eta, MARTXOAK 8

Aurreratu nizuen bezala, aurtengo MARTXOAK 8rako "Konplize ditut eta" abestia lantzen hasiko gara. Hementxe duzue, beti bezala, behar dugun material guztia elkartuta.



2018/03/01

Musikako blog berria

Zorionez, Euskal Herriko musikako blogak gero eta gehiago dira, hona hemen beste bat, orain dela gutxi hasita, baina bidea hartzen doana, hori da garrantzitsuena!
Amaia Errazkinek sortutakoa da, MUSIKABIDELAGUNARAIA. Ongi etorria eta animo proiektu polit berri honekin!!