2017/01/30

Leihotikan begira

1. zikloan m.tresnekin eta errritmoarekin hasteko abestia landuko dugu oraingoan. Aspalditik prest daukagun "Leihotikan begira" ikastera goaz.



2017/01/23

Gu dantzari!

2.ebaluazio honetan, 6.mailako ikasleek koreografoen lana egitea aukeratu dute. Lan handia dute aurretik, eta bidea errazteko hemen duzue, beti bezala, nire laguntza: zer egin, nola, non bilatu informazioa, lana egiteko epea...Pazientzia eta animo!!



2017/01/11

Funga alafia

2. zikloan, Afrikako "Funga alafia" lantzen hasiko gara. Abestia ikasi, boomwhackersak banatu, eta gorputz perkusioa ere sartuko dugu.

http://iratxeallend1.wixsite.com/boomwhackers2zikloa

2017/01/09

Hau sorpresa!

Gaur goizean sorpresa ederra hartu dut, musika gelako atea zabaltzerakoan. Sekula berandu ez dela esaten da. 
Nahiz eta niri oso luzea egin, 3 urterako bidean geunden, gelako kortinak aldatu eta hormak margoztu dizkigute!!
Beharra bageneukan, bai. Hemen ikus dezakezue, nola zegoen eta orain nola dagoen. 
Mila esker Olentzero!!!