2017/10/30

"Erakusketa bateko margolanak", Mussorgsky

Ana Petrirenaren Musikarma blogan  "erakusketa bateko margolanak" topatu dut gaur. Traspapelatu omen zait, blog honen jarraitzaile  "de pro" naiz eta. Beti bezala oso lan interesgarria, eta oso ondo eginda.
5. mailan, lan hau oinarritzat hartuta, MUSIKA DESKRIPTIBOA landuko dugu. Zuen lehenengo proiektua izango da hau, ziur nago oso gustora ibiliko zaretela.Animo!



5 iruzkin:

  1. Bueno, bueno! Hitzik gabe!!! Aaaaaasko atsegin dut!!!! Niri ez zait okurritu proiektu moduan lantzea, eta mundiala iruditzen zait! Beraz zure ideia hartuko dut ere ;-)

    Baina zalantza batzuk ditut.
    Zertan datza aurkezpena? Bideoan bakarrik marrazkiak agertuko dira? Hau da, koadroaren historiari buruzko zerbait aipatu beharko dute? Musikagileari buruz? Beraiek egingo dute bideoaren montaia? Ai ama… zenbat galdera!

    Ebaluazioa begiratzen egon naiz eta galdetegi bat zein kahoota prestatu duzu. Ba al dago horietan sartzeko aukera? (bietan baimena eskatzen du). Kahoot ez dut deus probatu eta kuriositatea piztu zait.

    Aurreko ikasturtean sortu nuen 4. mailan egiteko baina ezin izan genuen bukatu “paroi” luze bat izan nuelako. 3. Hiruhilekoan berriz egingo dugu baina zure emaitzen zai egongo naiz, ea nola egiten duzuen! Kuriositate handia daukat! Oso modu motibagarrian aurkeztu duzula iruditu zait.

    AIO eta mila esker!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa, Ana! Pozten naiz moldaketa zeure gustokoa izatea.
    Galderei buruz: aurkezpenaren oinarrizko ideia botatzen diet, hau da gutxienengoa, gero beraiek, normalean aukera ezberdinak botatzen dituzte, beraz horretan nik be itxaron behar dut. Horrela irudimena,sormena lantzen dut. Beste guztia, "edukiak" musikagilea, obraren ingurukoak kahootaren bidez egingo dut. kahoota ondiño prestatu barik dut, gaur hasi naiz eta, baina prest dagoenean "kodea" jarriko dut. Frogatu, ooosoo gomendagarria da., eta beste galdetegia beraien autoebaluazioa egiteko da, printzipioz eskolako gmailatik sartzeko pentsatuta, baina oso erraza da sortzeko.

    Mila esker zuri!

    ErantzunEzabatu
  3. Ondo! beraz aurkezpena irekia da. Interesgarria!
    Kahooten salseatuko dut, izena eman det jada.

    Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu
  4. Aupa,
    Niri ere interesgarria iruditzen zait. Baina galdera bat, horrelako proiektuak beraiek beraien kabuz egiten dituzte klase orduetatik kanpo edo musika saioetan?
    Eskerrik asko zure blogagatik ideia asko ateratzen ditut eta material asko ere bai.

    ErantzunEzabatu
  5. Aupa, Itxaso:
    Dana gelan egiten dugu, etxean ordenagailua ez dute bermatuta eta. lanaren arabera, nahi dutenek, elkarrekin geratzen dira "lana" egiteko.
    Baina, pritzipioz, gelan dena, etxean ezebez.

    Mila esker!

    ErantzunEzabatu