2016/04/29

Orff-enea

Musika tresnen inguruko ikastaroa egiten ari naiz, eta Antton Jauregirekin armonika eta Orff musika tresnak lantzeko aukera euki dut. Armonika jada aurten hasi gara lantzen, eta oso gustora gainera.
Baina Orff instrumentazioa, "orkestra" moduan oso gutxitan erabili izan dut, besteak beste, gure musika saioak hain laburrak eta eskasak izanda, beste gauzetan sakontzea nahiago izan dudalako. 
Anttonek, berak nola lantzen duen erakutsi digu, beti bezala eta niri gustatzen zaidan moduan era plaktikoan, alegia jotzen. Eta orain "argia" ikusten hasi naiz, beraz, ikasturte honetan hasteko berandu gabiz, baina hurrengorako landuko ditugu, ziur!
Mila esker Antton egindako lanagatik.



2016/04/19

BilbaoMusika eskolan

Gaur, BilbaoMusikatik musikari talde eder bat etorri da bisitan, Aikoko Patxi Laborda buru izan delarik.
Euskal Herriko musika tresnak erakustera eta jotzera: Txistua, dultzaina, alboka, panderoa, soinua..... dantza pixkat ere egin dugu!
2. zikloko ikasle eta irakasle primeran pasatu dugu, errepikatzeko moduan egon da eta. 
Gogoratzen dizuet, musika tresnak hauek, edo beste batzuk jotzen ikastea ez dela hain zaila, horretarako musika eskolara hurbildu eta matrikulatu zaitezte, lor dezakezue eta!
Hementxe, beti bezala, argazki eta bideo batzuk.


2016/04/14

Pentagramaenea 2

2. ebaluazioaren geldialdiaren ostean, aurrera goaz 2. mailan PENTAGRAMAENEArekin, hementxe duzue gure artisten bigarren atala, pertsonaia pare bat gehiago ezagutu eta txis pun. Hau pena!
Gogoratzen dizuet, LAN TA LANen egindako beste lanak daudela.





2016/04/13

Bim Bum 3. mailan

Aurten ere, Bim Bum abesti/jolasa landu dugu 3. mailan, ederto pasatu dugu prestatzen, sekretua konzentrazioan dago, badakizue!
Hementxe emaitza, gozatu.
Gogoratzen dizuet, zuek egindako lanak eta beste mailakoen lanak hementxe LAN TA LANen dituzuela ikusgai.






2016/04/08

Peru eta Otsoa

Aste Santua baino lehen nagusien txanda izan zen, BOS eta ODAIKO perkusio taldea, gaur, aldiz 1. zikloko ikasle eta irakasle, Sarrikoko musika konserbatoriora joan gara, Prokofieven "Peru eta Otsoa" ikustera. Bai, asteartean 6. mailakoak entsegu orokorra ikusteko aukera euki zuten egin zuten bisitan, baina gaurkoan txotxongiloekin ikusi dugu. Primeran egon da, errepikatzeko modukoa, beti bezala.
Ikasturtea amaitu baino lehen azkenengo ekitaldi bat eukiko dugu 2. ziklokoentzat, hauxe dantzaren ingurukoa.
Hona hemen gaurko argazki batzuk eta ikusitakoaren bideo txiki bat.

ARGAZKIAN KLIKATU


2016/04/05

BOS-ra bisita

Lehengo urtean berandu ibili nintzen baina aurten lortu dut!. Eskolako 6. mailako ikasle eta irakasle BOSaren egoitza bisitatzera joan gara. 
Niri pertsonalki izugarri gustatzen zaidan bisita da, agertokiaren atzeko partea ezagutzea, kontzertuak nola eta non prestatzen diren, musika tresnak non eta nola gordetzen diren eta abar ikustea interesgarria da oso. Eta bidetik, ostiralean ikusi eta entzungo dugun obraren entsegua topatzen baduzu, Prokofieven "Peru eta Otsoa", bisita borobila bihurtzen da.
Primeran pasatu dugu, datorren urterako egutegian apuntatuta geldituko da.