2016/02/27

Joe Satriani

Ideiak burura etortzen direnean, lanean jartzeko momentua izaten da, hori da gaur gertatu zaidana. Gaur goizean, irratian, aspaldian entzuten ez nuen Joe Satrianiren abesti bat entzun eta klin!!! buruan zeozer piztu da, eta etxera heldu bezain laster lanean hasi naiz. 
Ez dut askotan esaten, baina nire ustetan oso lan polita gelditu da.
Gero eta gutxiago falta da eskolara bueltatzeko, beraz hasi prestatzen!!



2016/02/18

Albaola ezagutu

Eguna heldu da, eta azkenean Albaola itsas kultur faktorian egon naiz!, bai, San Juan baleontziaren istorioa kontatu digute, eta nola berregiten ari diren ikusi dugu. Iraleko R600 ikastaroan egin dugun oso bisita polita, merezi du. Animatu zaitezte eta joan.
Eta hemen, ideia bat egiteko, irudi batzuk zuekin elkarbanatu nahi ditut.


2016/02/17

Entzunaldienea

Antton Jauregik, gure ENEAzale gogokoena, lan berria prestatu du. ENEA berri honetan entzunaldiak lantzeko aukera ematen digu. Aukera paregabea eta ugaria, non aukeratu badugu eta. Batzuk, jadanik, landu ditugu, Vivaldiren negua...baina jarraituko dugu, bai! bitartean gozatu!.




Hauek dira beste ENEAK:


2016/02/01

Euri tanta

Pixkanaka-pixkanaka gauzak prestatzen noa. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ateratako azkenengo diskan agertzen den abestia duzue hau, EURI TANTA. Oso abesti polita, ikasteko erraza eta aukera bat baino gehiago ematen diguna: Abestu, dantzatu, gure keinu hizkuntzaz ikasi eta musika tresnekin jo ere.