2015/11/30

Peru eta Otsoa, S. Prokofiev

2. ebaluazioan BOSeko kontzertu didaktikoetara joango gara. Aurten, 1. eta 2. mailako umeek Peru eta Otsoa ipuin musikalarekin gozatu ahal izango dute. Goizegi dela pentsa dezakezue, baina hurrengo ebaluazioan ez naizenez ni egongo, gauza batzuk lotuta utzi nahi ditut eta, horietako bat hauxe da.
Hementxe duzue ipuinaren bideoa euskaraz moldatua, ea gustatzen zaizuen.



Gutxi barru gauza gehiago!



2015/11/24

Olentzero dator

Ez dugu oraindik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu eta, gabon kantak prestatzen hasi gara.
Aurten, lehengo urtean abestu genituen ia abesti guztiak errepikatuko ditugu baina, ezberdintasun batekin, aurten abesti guztiak keinu hizkuntzaz abestuko ditugu, bai, batzuk bazeuden jada, baina osatu egin ditugu. Eta nobedade bezala, 3. zikloko ikasleek errumanieraz abestuko digute.....errumanieraz gehi keinu hizkuntza!, hau erronka handia daukaguna!. Beraz, denbora galdu barik, has gaitezen lanean.



2015/11/22

Boomwhackersekin lanean

Musika tresna berria estrenatzeko momentua heldu da. Presa barik hasiko gara, ariketa errazekin baina aldi berean dibertigarriak.
Taldeko lana, arreta, erritmoa, soinuen altuera, tenpoa...milaka gauza lantzeko.
Mila esker Itziar Sanchez eta Agurtzane Goitiari musika jardunaldietan aurkeztu zuten materiala erabiltzen usteagatik, lan bikaina zuena, wixan gehituta dago.

http://iratxeallend1.wix.com/boomwhackers

2015/11/17

Boomwhackersak heldu dira!!

Eta hori zer da? galdetuko diezue zeuen buruei.
Ba erantzuna oso erraza da.Tutu hauek musika tresna bat da, musika sortu, entzun, dantzatu eta jolastu ahal dugu beraiekin. 
Adi egon, gutxi barru hasiko gara lanean eta!






2015/11/12

Pentagramaenea

1. zikloan, Antton Juaristi eta Karmele Jauregiren   PENTAGRAMAENEA  lantzen ari gara. Istorioak kontatu, abestiak ikasi, mugidu, gure pentagramaenea propio apaindu....gauza pilo egiten ari gara, ezta?
Konturatu orduko, musikako notak ikasiak eukiko ditugu!
Baditugu jada, egindakoaren bideoak.




2015/11/02

Musika generoen mapa interaktiboa

Itzela atzo el poder de la música blogean topatu nuen MUSIKA GENEROEN MAPA INTERAKTIBO hau. Bertan 1382 genero ezberdinetako abestiak entzuteko aukera dugu. Bi aukera dituzue: mapa moduan ikusi eta genero bakoitzaren gainean klik eginez musika entzun, edo, zerrendatuta ikusi eta spotifyn entzun. trasteatzera!!

http://everynoise.com/engenremap.html