2015/09/29

Jolasten ikasi berrituta

Aurrera goaz wixen aldaketekin, orain askotan erabiltzen dugun JOLASTEN IKASIri txanda heldu zaio Eta hortik, beste jolasen baten bat topatzen baduzue, esan eta gehituko dugu.


http://iratxeallend1.wix.com/jolastenikasiht

2015/09/22

Lan ta lan 2015-16 prest

Ikasturte berriarekin bideo berriak sortuko ditugu, beraz, orrialde berria sortu dut pixkanaka-pixkanaka gure lanak bertan jartzeko.
Egindakoak ez dira desagertu, lasai!!
Lehengo urteko ekintzen bideoak eta gauzak ikusi nahi badituzue, argazkian klikatu, hortxe daude eta.

http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak

2015/09/14

Gorputz perkusioa berrituta

Esan bezala wixeko orrialde batzuen editorea berritu behar dut, hemen lehenengoa gorputz perkusioa. Orain arte egindako bi lan bateratu  egin ditut.

http://iratxeallend1.wix.com/gorputzperkusio


2015/09/12

WIXekin arazoak

Azkenengo egun hauetan FLASHean egindako WIXekin arazoak euki ditut. Eskolan ezin ikusi eta etxean bai, hau misterioa!!. 
Eusko Jaurlaritzari eta Wixekoei  emailak bidali dizkiet, asuntoaren berri euki dezaten, eta aldi berean konpondibe bat eskatzen. Konponbidea heltzen den bitartean, beste trikimailu batzuk erabiliko ditut, eta pixkanaka-pixkanaka, gehien erabiltzen ditudanank HTML5ean prestatuko ditut.
Eskertuko nizueke, zeuen eskoletan ere hau gertatzen bazaizue, Eusko jaurlaritzari honen berri ematea, agian horrela erantzuna ariñago helduko zaigu. Mila esker!!
Bitartean....pazientzia...

2015/09/08

Gorputz perkusioa

Dakizuenez gorputz perkusioa eta erritmoa lantzea asko gustatzen zait. Hementxe ariketa berri bat duzue, laister klasean landuko duguna. Hasi praktikatzen!!

http://iratxeallend1.wix.com/gorputzperkusioa#!tun-pa

2015/09/03

Musika ikasten ari gera

Imanol Urbietaren abesti hau, betidanik gustatu zait, baina ez dut inoiz lantzeko momentua ikusi. Aurreko ikasturtea amaitu baino lehen hasi nintzen honen inguruan lanean, eta  hainbat gauzen artean karaoke bat nahi eta behar nuela konturatu nintzen, beraz, Txatxangorria Euskal karaokearen egilea den Gabi de la Mazari laguntza eskatu nion, eta bera saiatuko zela esan zidan. Eta bai, uda pasa ostean hementxe dago lana bukatuta eta martxan jartzeko prest!!!!!
Mila mila esker Gabi egiten duzun lanagatik!!!


http://iratxeallend1.wix.com/musikaikastenarigara

2015/09/01

Nire familiako musika, PADLET erabiltzen.


Ikasturtea hasi eta tita batean lanean. Lehenengo proposamena 6. mailarako prestatu dut. 
MªJesus Caminoren blogatik "Clase de música 2.0" ideia eta lan bat oinarritzat hartuz, guretzako moldatu egin dut.
Lasai hartu, ondo irakurri dena, eta lanera!!  ONGI ETORRIAK!!!

http://iratxeallend1.wix.com/nirefamiliakomusika