2015/02/26

Armonika dator!!!

Gaurko mintegia benetan oso emankorra izan da. PENTAGRAMA ENEAaren sortzailea, Antton Jauregi ezagutu dugu, eta benetan  niretzako erabilgarriak diren ideia eta material pilo erakutsi eta praktikatu dugu. Idazten dizuenaren burua martxan dago jada, zoragarria!!
Gauza askoren artean, hasteko, gutxi barru musika tresna berria ezagutuko eta ikasiko duzue, ziur, beraz.......joan prestatzen!

http://anttonjauregi.wix.com/armonika-enea

2015/02/25

19. korrika, euskahaldun!!!

Dana eskura!!! abestiaren bideoa, audioa, korrikarako materiala..... has gaiztezke lanean!!! tipi tapa tipi tapa korrika!!

http://iratxeallend1.wix.com/korrika19

2015/02/20

19. Korrika badator!!

Iñauteriak badoaz, eta KORRIKA badator!! hementxe orain arte korrikarako sortutako abestien bilduma eguneratuta. 

19.KORRIKA  EUSKAHALDUN!!
         UREPELETIK BILBORA, martxoaren 19tik 29ra.


http://iratxeallend1.wix.com/korrikaabestiak

Iñauterietarako proposamenak

Hauek dira B03-B05 musika mintegiko irakasleek luzatzen dizkiguten ideiak. Aprobetxatuko ditugu, ziur, mila esker!!

http:/

2015/02/18

Kanon erritmikoa

Hementxe daude gure 6.Dko fenomenoak!! Argi dago: Nahi denean, lortzen dena.....itzela da!!  Noiz behinka internetekin arazoak eukitzea ez dago txarto. Gozatu!




2015/02/05

Agate Deuna 2015

Hementxe duzue Agate Deunan abestutakoaren bideoa. Lan polita! datorren urtean gehiago, hobeto, eta eguraldi hobea egiten baldin badu, kalera oles egitera!!



Txanela digitala

Paperaren erabilpena, alde batera uzten dugunontzako.....Txanela proiektua, modu digitalean. Aukera gehiago guretzako, ederto!. Mementuz, 1. mailatik 4. mailara, 5. eta 6. egon badaude, baina dirudienez oso ondo ez dabiltzate. Eskerrik asko Agurtzane Goitia!

http://www.ikaselkar.eus/musika_digitala/txanela2/http://www.ikaselkar.eus/musika_digitala/txanela1/

http://www.ikaselkar.eus/musika_digitala/txanela4/http://www.ikaselkar.eus/musika_digitala/txanela3/