2015/09/03

Musika ikasten ari gera

Imanol Urbietaren abesti hau, betidanik gustatu zait, baina ez dut inoiz lantzeko momentua ikusi. Aurreko ikasturtea amaitu baino lehen hasi nintzen honen inguruan lanean, eta  hainbat gauzen artean karaoke bat nahi eta behar nuela konturatu nintzen, beraz, Txatxangorria Euskal karaokearen egilea den Gabi de la Mazari laguntza eskatu nion, eta bera saiatuko zela esan zidan. Eta bai, uda pasa ostean hementxe dago lana bukatuta eta martxan jartzeko prest!!!!!
Mila mila esker Gabi egiten duzun lanagatik!!!


http://iratxeallend1.wix.com/musikaikastenarigara

4 iruzkin:

  1. Uau! asko gustatu zait, zorionak lanagatik! Aspalditik ez dut landu, baina egia esan gozada bat da oinarrizkoena biltzen duelako. Ziur lehenengo egunetan tokitxo bat egiten diodala!
    Zure baimenarekin bloggean jartzea gustatuko litzaidake.

    ErantzunEzabatu
  2. arazo barik Ana!!! ta disfrutatu!

    ErantzunEzabatu
  3. Eskerrik asko Alberto! ondo hasi ikasturtea!!

    ErantzunEzabatu