2015/04/27

Jolasten ikasi eguneratuta

Aspaldin ez nuela interneten jolas berririk bilatzen edo topatzen, eta gaur horretan ibili naiz, gauza interesgarri batzuk topatu ditut. Hementxe daude gehituta.

http://iratxeallend1.wix.com/musika-jolasak

2015/04/23

Haizearen herrira

Azkenengo egunetan Imanol Urbietaren abesti honekin bueltaka ibili naiz, zeozer egin behar nuela berarekin.
Ba hemen dago, gutxienez entzun, ikasi eta abestuko dugu, eta zeozer gehiago suertatzen bada....ere bai!!

http://iratxeallend1.wix.com/haizearen-herrira

2015/04/20

The cure, Close to me

"The Cure Ingalaterrako rock musika taldea da, 1976. urtean Crawleyen, Sussexen, eratua. Robert Smith, taldeko abeslari eta kantugilea da handik honakora ibilbide osoa bizi izan duen bakarra, eta asko dira formaziotik pasatutako musikariak."
Ikasturtea bukatzeko rock alternatiboa, post-punka musika mota egiten duen talde hau ezagutu eta landuko dugu.
Horretarako musika tresna ezberdinak erabiliko ditugu, zeñek daki: txirula, armonika, Orff musika tresnak...... 



http://iratxeallend1.wix.com/thecure

2015/04/15

Kontzertu didaktikoa

Datorren maiatzaren 27an, 2. eta 3. mailako ikasleekin, Sarrikoko musika konserbatoriora hurbilduko gara  kontzertu bat ikusi eta entzutera. Zorte itzela izan dugu, kontzertuaren gaia ZIRKOA izango da eta!! gure iñauterietan bezala. Hementxe duzue, eguna heldu baino lehen lantzen saiatuko garen hainbat gauza.

http://iratxeallend1.wix.com/zirkoa-datorkigu

2015/04/14

Vivaldiren Lau Urtaroak

Dakizuenez, orain direla hilabete pare bat, Antton Jauregi ezagutzeko aukera izan nuen, ta nola ez, berak sortutako hainbat lanen eta ideien berri ere. 
Horietako bat, Vivaldiren "lau urtaroak" lanean oinarritutako istoriotxoak aurkeztu zizkigun, eta izugarri gustatu zitzaidan materiala, ta lantzeko modua eta aukerak, beraz, bere materiala erabiltzeko eta wix batean jartzeko baimena eskatu nion, baietz esan zidan eta segidan lanean  hasi nintzen.
Antton Jauregiren beste materiala hementxe aurki dezakezue:          MUSIKAENEA
PENTAGRAMAENEA  
ARMONIKAENEA 



Oraindik gauzatxo batzuk falta dira, osatzen joango naiz, bitartean, zuek zeozer gehitzeko aurkitzen baldin baduzue, lasai bota eta gehituko dut.
Eta orain.....istoriotxoak kontatzera!!!