2015/01/29
2015/01/25
Zirko bat datorkigu
Iñauteriak prestatzen jarraitzeko, bideo berri hau. Dantzatu, abestu eta keinu hizkuntza... gero eta gauza gehiago, baina gustora!. Ditugun keinu hizkuntzalariekin, lana erraza egiten da. Mila esker!!
MUSANIMekin musikomobigramak egin
Gaur, MUSANIM, Music Animation Machine, aurkitu dut, eta atzo musika ulertzeko eta irakurtzeko hainbat era daudela komentatzen banuen, gaur beste bat gehitu behar diogu, musikomobigramak!.
Hiru pausotan ordenagailuan instalatu eta musika IKUSTERA.
Aplikazio honek MIDIak irakurtzen ditu, kontutan hartu.
MUSANIM instalatzeko hemen klikatu.
Tutoriala
Hementxe adibide bat
Eta hementxe midi asko praktikatzeko
- Ikasbil
- Musicamidigratis

2015/01/24
Flash musikogramak
Musika egiteko erabiltzen diren "osagaiak" ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak.....Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea.
Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!
Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!
2015/01/23
2015/01/22
"Pailazoak" keinu hizkuntzan
Agate deunarekin buru belarri gabiltza, baina ezin dugu ahaztu iñauteriak ere bueltan daudela, beraz, pixkanaka-pixkanaka praktikatzen hasi beharko gara. Aurten lehenengoak Hau Hezkuntzakoak izango dira, beraientzako "Pailazoak" abestiak gehi keinu hizkuntza!!! animo!!
Berriro ere, gure keinu hizkuntzako neskeentzako, mila esker zeuen lanagatik , fenomenak!
Berriro ere, gure keinu hizkuntzako neskeentzako, mila esker zeuen lanagatik , fenomenak!
2015/01/17
Gorputzari erritmoa ateratzen
Dagoeneko konturatuko zineten, musikako zeintzu arlo diren gehien gustatzen zaizkidanak. Ba bai, antzematen denez, horietako bat erritmoa, gorputz-perkusioa, mugimendua lantzea, asko guztatzen zait!!
Beraz, hemen duzue gorputzari etekina ateratzeko ariketak. Batzuk berriak, eta beste batzuk nonoiz edindakoak. Ea zuen gustokoak diren!
Beraz, hemen duzue gorputzari etekina ateratzeko ariketak. Batzuk berriak, eta beste batzuk nonoiz edindakoak. Ea zuen gustokoak diren!
2015/01/12
Txirula
Txirula jotzeko, hatzamarren posizioa eta abilezia funtsezkoa da. Hementxe dugu digitazioa lantzeko oso aplikazioa ona, aula de musicaren eskutik.
2015/01/11
Besarkadak
Slidesharek, aspaldin, aurkezpenei audioa kendu zien, ordutik, besarkaden ariketa egitea deserosoa bihurtu da.
Beste aplikazio batzuk frogatzen egon naiz, baina ez dut helburua lortu, beraz, bideoa sortzea pentsatu nuen eta hemen dago. Berriro erabiltzeko prest.
Helburua, berbera: Elkarrekiko onarpen sentimenduak sustatzea.

2015/01/09
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)