2014/03/26

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia aurkeztu da gaur Bilboko Kafe Antzokian. Aurtengo kanta sortzeko, Enkarterrietako bertsolari, musikari eta pailazoen laguntza izan du. Aitor Arrutia bertsolaria izan da letraren egilea, eta musika Siroka taldeak sortu du. Grabaketa Balea estudioetan egin da, eta hainbat kolaborazio izan dira: Erik Berganza (Hilairai), Iñaki Arza (Mild) eta Alberto Jauregi musikariak, “Puski eta Txurruski” pailazoak eta Balmasedako  Mendia eskolako haurrak.

Aurten indar handiagoarekin...... GORANTZ GOAZ, GO GO!!!!

http://jaia2013.ehige.org/


Abestiaren leloa ikasi beharko dugu behintzat, ezta??? hementxe duzue. 

Altxatu besoak 
hastera doa jaia 
Gorantz goaz Go! Go! 
Bidean inor ahaztu gabe 
gure hezkuntzaren alde 
eskola publikoaren alde