2013/02/19

English day

Martxoaren 18tik 22ra, ENGLISH DAY ospatuko dugu. Ekintza ezberdin asko egongo dira eta haien artean, nola ez, dantzak eta kantak.

2013/02/14

Abesten ikasi

Nahiz eta batzutan ez konturatu, abestiak ikasten errezago egiten zaigu gauzak gogoratzea, ezta? eta hauekin jolasten badugu, zer esanik ez. Hemen dituzue askotan errepikatu behar izaten ditugun eguneroko errutinak, behingoz buruan sartzeko aukera! animo!


2013/02/07

Hemen duzue aurtengo Agate Deunaren bideoa. Dakizuenez, andereño eta maisuok "MURRIZKETEN KONTRA" gaudela adierazteko, kaleetatik, kamiseta berezia jantzi eta pankarta eraman dugu. 
Badakizue: MURRIZKETA GUTXIAGO, HEZKUNTZA GEHIAGO.