2013/11/21

"Bim Bum" esku-jolasa.





Bim bum, bim bum,
Biddy biddy bum,
Biddy bum,
Biddy biddy bum,                      
Bim bum.                                   
(errepikatu)                               

Bim bum,
Biddy biddy bum,
Biddy bum,
Biddy biddy bum,
Bim bum. 



                 Bim........TXALOAK.
                 Bum.......KRISKITINAK.
                 Biddy.....TXALOAK IZTERRETAN.

Soinuaren ezaugarriak

Soinuaren ezaugarriak lantzeko ariketa bilduma.

http://iratxeallend1.wix.com/soinuaren-ezaugarriak

2013/11/20

Euskararen eguna 2013

Euskararen eguna gainean daukagu. Aurten, Gabriel Arestiren 75. urteurrena ospatzen da, eta Oskorriren "guretzat" abestia ikasiko dugu, honen letra Gabiel Arestirena baita. ANimo!

http://iratxeallend1.wix.com/euskararen-eguna-2013

Euskararen nazioarteko egunaren iragarkia.




2013/10/28

Agurtzane Goitiaren HHrako symbalooa

Agurtzane Goitiak prestatutako HHrako symbalooa, notebook unitateekin. Musika eta euskara lantzeko egokiak, eta deskargatzeko aukera ere badago.

2013/10/22

Gabonak urrun xamar daude, abestiak prestatuko ditugu, baina...hona hemen beste proposamen bat!! ausartuko gara? bai, noski!!



2013/10/18

Lehengoan,  ingelesez bideo bat jarri nizuen irudi erritmikoak ikasteko. Oraingoan, bideo hori oinarritzat hartuta, gelan egiteko ariketatxo labur eta erraza prestatu dut.



2013/10/06

Jolasa

Dordoka honek, helmugara heltzeko, zure laguntza behar du. Zabaldu ondo belarriak eta begiak , eta lagunduiozu!


2013/09/27

Irudi erritmikoak barneratzeko bideo polita. Ingelesez dago, baina soinua kentzen badiogu eta metronomoa gehitu, bakarrik euskaraz esatea gelditzen zaigu!!

2013/09/04

Webquestak zer dira?

Zer da WebQuest bat?   

Webquestak irakasleek aurretik aukeratutako baliabideekin egindako ikasteko jarduerak dira.
          WebQuestak informazioa bilatzeko metodologia da eta errekurtso gehienak Webetik ateratzen dira. Sistema hau Bernie Dodgek eta Tom Marchek, San Diego unibertsitateko irakasleak, 1995ean proposatu zuten. WebQuesta gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da.
Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da.

WebQuest batek honako egitura du:
  • Sarrera
  • Ataza
  • Prozesua
  • Baliabideak
  • Ebaluazioa
  • Ondorioak 
Eta orain, lan egiteko prest zaudete?. Hemen duzue lehenengo proposamena.  

  1.       - Euskal Musikariak           
  2.       - Gure Abestiak        
  3.       - Musikari Ibiltariak 
  4.       - EHko iñauteriak
  5.       - Reggaeton Musika
  6.       - Musikagile klasikoak
  7.     - Amodiozko Abestiak

2013/06/21

Eskuetan Flashmoba

ESKUETAN flashmoba hemen dago!!, zorionak eta eskerrik asko guztioi egindako lanagaitik eta ondo pasa oporretan!!

2013/06/17

Ebaluaketa honetan Haur Hezkuntzan, besarkadak landu ditugu. Ariketa-jolas hau, Katheleen Keatingen "The hug terapy book" en oinarrituta dago.
Egileak esaten duen moduan "El contacto físico no es sólo algo agradable: es necesario para nuestro bienestar psicológico, emocional y corporal, y acrecienta la alegría y salud  del individuo y de la sociedad.
El abrazo es una forma muy especial de tocar, que hace que uno se acepte mejor a sí mismo y se sienta mejor aceptado por los demás." 

Denak ezin izan ditut grabatu, baina hementxe dituzue emaitzen bideo batzuk. 

2013/05/06

Kurtso bukaerarako sorpresatxo bat prestatzen ari gara. Hemen duzue etxean ensaiatzeko aukera. animo!!

2013/04/29

Besarkadak.


Askotan, musikak zer sentitzen dugun adierazteko balio zaigu. Hurrengo musika ezberdinak entzungo ditugu eta hitzekin edo marrazkien bitartez, bakoitzarekin zer sentitzen dugun adierazten saiatuko gara.

2013/04/26

Euskal Herria ezagutzan

Gure Euskal Herri maitea jolasten ezagutzeko aukera dibertigarria.
Gure kultura, historia, geografia....

2013/03/23

Korrika

18.Korrika Santurtzin4:23.minututik aurrera gure eskola!
tipi tapa tipi tapa KORRIKA!

2013/03/15

Madonna euskaraz abesten

Askotan, etxekoa dena kanpokoek ematen dioten garrantzia ikusi arte ez dugula baloratzen ematen du. Oraingoan, gure hizkuntza, EUSKARA, noraino heltzen den jabetzeko bideo hauek ikustea gomendatzen dizuet. MUSIKA ETA EUSKARA, Euskal Herritik kanpo ere, erabiltzen da. 
Gurea dena ezin dugu hiltzen utzi!! 

               

“Top euskaraz” atzerritar abeslariak euskaraz kantari.







2013/03/09

Murrizketak direla eta, Terueleko Valderroblesen egindako laburmetraia. Oso ona, benetan.
              "UN CORTO RECORTADO"


2013/02/19

English day

Martxoaren 18tik 22ra, ENGLISH DAY ospatuko dugu. Ekintza ezberdin asko egongo dira eta haien artean, nola ez, dantzak eta kantak.

2013/02/14

Abesten ikasi

Nahiz eta batzutan ez konturatu, abestiak ikasten errezago egiten zaigu gauzak gogoratzea, ezta? eta hauekin jolasten badugu, zer esanik ez. Hemen dituzue askotan errepikatu behar izaten ditugun eguneroko errutinak, behingoz buruan sartzeko aukera! animo!


2013/02/07

Hemen duzue aurtengo Agate Deunaren bideoa. Dakizuenez, andereño eta maisuok "MURRIZKETEN KONTRA" gaudela adierazteko, kaleetatik, kamiseta berezia jantzi eta pankarta eraman dugu. 
Badakizue: MURRIZKETA GUTXIAGO, HEZKUNTZA GEHIAGO.

2013/01/19

Iñauteriak 2013

Hemen dituzue, aurten iñauterietan egingo ditugun dantzak. Aurtengo gaia EHKO IÑAUTERIAK direla badakizue, beraz EHko dantzak egin beharko ditugu, ezta?

2013/01/18

La educación prohibida

Gaur lankide batek, LA EDUCACION PROHIBIDA filma gogorarazi egin dit. Oso interesgarria, eta gure hezkuntza sistemak aldaketak bihar dituela jabetzeko aproposa.
Ikusi eta martxan jarri!!
Zer da?
"La Educación Prohibida es una película documental que se propone cuestionar las lógicas de la escolarización moderna y la forma de entender la educación, visibilizando experiencias educativas diferentes, no convencionales que plantean la necesidad de un nuevo paradigma educativo".
Informazio gehiago nahi izatekotan, ARGAZKIAN KLIKATU.
Musikaren historia 7 minututan, oso ona!!