2012/12/16

WERT ministroak egin nahi dituen aldaketen aurrean.... ENTZUN!!


          Hemen beste arloko bideoak dituzue, 
                 "CLASES PARA WERT".

2012/11/21

Euskararen eguna 2012

Urtero bezala aurten ere, abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA, ospatzera goaz. Hementxe duzue aurten aukeratutako abestia.






                Pantaila osoan ikusi

2012/10/19

Estatuko musikako blogak

Hementxe duzue estatuko erkideko guztietako MUSIKA BLOGAK ikusteko aukera. Gehiago, egon badaude, baina ondo antolatuta dagoela iruditu zait.



2012/10/18

Urriaren 29an, 1. eta 2.mailako ikasleak, kontzertu batera joango dira. Bertan, beste lan batzuen artean, BEDRICH SMETANAren "EL MOLDAVA" lana entzun ahal izango dugu.
Beraz, antzokira joan baino lehen, pixkat landu beharko dugu, ezta?




2012/10/15

Musikograma

"Karibeko Piratak", musikograma eta partitura.
                           
      Musikagileak: Hans Zimmer eta Klaus Badelt.
 

Musikograma:



  Partitura: 

2012/09/12

Dantzak

Kurtso honetan dantzaren baten bat ikasi beharko dugu, ezta?
Begirada bat bota eta guztion artean aukeratuko dugu!







2012/09/02

Ikasturte berria hastera doa!!! 
Pilak guztiz kargatuta eukitzeko, azkenengo bultzadatxoa hemen dator.
Esne beltzarekin bukatu genuen kurtsoa eta beraiekin hasiko dugu.
GOGOAK jarri ta ONGI ETORRIAK!


2012/06/21

Eguna heldu da.
Hemen daukazue guztion artean egindako  
LIP DUBa, kurtso amaiera ezin hobea. 
Badakizue, etxean, kalean...... EUSKARAZ.
Zorionak egindako lanagaitik eta ondo pasa oporretan!!


2012/06/10

Gure euskara hobetzen

Askotan, konturatu barik, hitz egiterakoan ERDARAKADAK esaten ditugu.
Dokumentu honetan, askotan egiten ditugunak daude. 
Adibide argi bat, hauexek izan daitezke, 6.maila, adi:

-Andereño, laguntzen didazu? -LagunduKO didazu?
-Bero asko egiten du!       -Bero HANDIA egiten du.

Begirada bat botaiozue, merezi du eta.

                   Irudian klikatu
Ebaluaketa honetan, 6.mailako ikasleek "MUSIKAGILE KLASIKO"en GLOGSTERRAK, egin behar izan dituzte. Hona hemen egindako lanak.



             Pantaila osoan ikusi


Free website - Powered By Wix.com

2012/06/05

Gogoratu igande honetan, ekainak 10, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA ospatuko dela. Aurten Zarautzen izango da.


Hona hemen egitaraua.

http://www.stee-eilas.org/irudiak/120605%20ESKPUBJAIAeskuorria2.jpg 

2012/06/02

URKATUAREN JOLASA.
Musikari buruzko galderei, erantzuna bilatu behar diezue.
Oso erraza da, beraz..... jolastera!!!

2012/05/31

Nork ez du MADONNA abeslaria ezagutzen? adi egon, Euskal Herriko zein musika tresna ikusten ta entzuten da? eta abestia?...... nahasketa bikaina!!

2012/05/23

Interneten baliabide ugari daudela jakin badakigu. Hemen, ezagutu berri dudan baliabide berri bat aurkeztu nahi dizuet. FAKEBOOK, bai ez naiz erratu, ez da facebook sare soziala eta ez da publikoa, baina erabilera facebooken antzekoa da.
Biografiak lantzeko oso aproposa iruditzen zait.
Honi buruzko informazio gehiago hemen duzue.











Eta hemen adibide batzuk:
Bach.
Verdi.
Vivaldi.
Chopin.

2012/05/22

2012/05/15

Aurten, 2.zikloko ikasleok, Bermeoko Aita Guria baleontzia ezagutzera joango gara. Joan baino lehen, honen inguruan zeozer jakin beharko dugu, ezta?


Free website - Powered By Wix.com

             Pantaila osoan ikusi

2012/05/14

ARABA EUSKARAZ 2012, aurten BASTIDAN, ekainaren 17an. Euskaraz egun polit bat pasatzeko aukera paregabea.










Hementxe duzue aurtengo kanta, NAHIXAN taldearen eskutik.


 

Informazioa gehiagorako, hemen sakatu.

2012/05/01

Partiturak aztertzerakoan zalantzak sortzen baldin bazaizkizue, hemen duzue zalantza horiek argitzeko aukera.


Eskerrak Eleizaldemusikari.

2012/03/24

Euskal Eskola Publikoaren jaia badator.
Aurten Zarautzen izango da, ekainaren 10ean, animatu ta joan!!  

Abestia entzun